nouvelle
aquitaine
Choisir une région

Txirrita

Logo de l'émission Txirrita

REPLAY. Patxi Garat chante en basque les grands tubes de la variété française

Patxi sur scène. Taulen gainean Patxi. / © Txirrita 2021
Patxi sur scène. Taulen gainean Patxi. / © Txirrita 2021

Chanteur, musicien, auteur-compositeur et acteur, l'invité de ce Txirrita partage sa vie entre Paris et le Pays basque. L'émission "Star Academy" en 2003 le fit connaitre et lui ouvrit les portes d'une belle carrière. Patxi Garat évoque son Pays basque et son dernier album : "Patxi en basque".

Par Boutin Allande

LE REPLAY

Txirrita avec Patxi Garat

 

Abeslaria, musikaria, kantagile-konpositorea, antzeslea, Txirrita honen gomitak Parise eta Euskal Herri artean partikatzen du bere bizitza. 2003an Star academy emankizunak ezagutarazi zuen eta lanbide eder baten ateak ideki. Patxik bere Euskal Herria agertzen digu saio hontan.

Nous rencontrons Patxi Garat à Sare. Ce fils du pays tel qu'il se définit, y a passé sa jeunesse. La place du fronton fut son terrain de jeu où il pratiquait la pelote à main nue et à pala. Longtemps il vécut avec sa famille au second étage de la maison de la rue principale qui abritait la pharmacie de sa mère au rez-de-chaussée, ainsi que les services de la mairie au premier. Son père exerça le métier de kinésithérapeute. C'est à Sare que Patxi fit ses premiers pas à l'école : une ikastola, école immersive en basque qu'il fréquenta avec sa soeur avant de poursuivre en primaire à Saint-Jean-de-Luz. Si Patxi s'ouvre dans ce Txirrita sur son métier, ses passions et le Pays basque, il préserve comme toujours sa famille et son intimité. C'est une règle pour cet artiste discret qui n'en est que plus respectable et attachant. 

 

Patxi sur la place de Sare Sarako plazan / © © Txirrita 2021
Patxi sur la place de Sare Sarako plazan / © © Txirrita 2021

 

Patxi Garatekin bat egiten dugu Saran. Herriko semetzat bere burua jotzen duen Patxik bertan haurtzaroa iragan zuen. Plaza bere jolastokia izan zen non pilotan aritu zen esku huska zein palaz. Luzaz sendiarekin Herriko etxea (lehen soilaruan) aterpetzen duen eraikinean bizi izan zen, bigarren soilaruan, beheko aldean bere amak kudeatzen zuen botika zegoelarik. Bere aitak kinesiterapeuta zuen ogibidea. Sarako Ama ikastolan arrebarekin egon zen eta gero Donibane Lohitzungo lehen mailan. Txirritan hori guztia aipatzen digu, bai eta ere bere pasioneak, ofizioa eta Euskal Herria, familia nolaz bere etxekotasuna begiratzen dituelarik Patxik. Diskretoa den artistarentzat arau bat da. 

 

Le village de Sare. Sarako herria / © Txirrita 2021
Le village de Sare. Sarako herria / © Txirrita 2021

"Patxi en basque", le disque.
"Patxi euskaraz", diskoa. 

Je viens d'évoquer le basque, l'euskara. C'est la langue maternelle de Patxi, qui fut donc aussi sa langue d'apprentissage. C'est un attachement profond et viscéral. Cette langue, il veut la faire connaître, la défendre, la partager à sa manière. D'où un bel et surprenant album publié en cette année 2021 : "Patxi en basque". Un recueil de chansons en français que Patxi aime particulièrement : "Ne me quitte pas" de Jacques Brel. "Le Sud" de Nino Ferrer. "Grenade" de Carla Luciani. "Comment est ta peine ?" de Benjamin Biolay. L'idée d'interpréter en basque des standards et tubes de ce que l'on nomme la Chanson française lui est venu au décès de Christophe au début de la crise sanitaire du Covid. Patxi a alors fredonné dans sa langue maternelle "Aline". Il l'a traduite et s'est dit : "Pourquoi pas un album de chants composés en français que je traduirais ?". Ou plutôt qu'il adapterait car Patxi a réalisé un véritable travail de réécriture des textes, se les réappropriant et les inscrivant dans son univers basque et bascophone. Ainsi pour "Je suis venu te dire que je m'en vais", alors que Serge Gainsbourg évoque le Vent mauvais auquel s'adresse Verlaine, Patxi fait référence à l'icône de la chanson basque Mikel Laboa qui a popularisé le poème de Joxean Artze "Xoria xori", plus connu sous le nom de "Hegoak". 

La chanson le "Sud" de Nino Ferrer m'a toujours touché. J'ai eu envie de la reprendre évidemment mais alors que pour Nino Ferrer le Sud, c'est celui de l'Italie, le mien c'est le Pays basque et le sud du Pays basque aussi, juste de l'autre côté de Sare. Nino Ferrerek egin "Hegoa" deitu kantua beti gustokoa izan dut, eta hunkitzen nau. Ferreren hegoa Italia da. Baina nirea Euskal Herria eta Hegoaldea, Saraz bestaldean dagoena !

Patxi Garat

Euskara aipatu dut. Euskara, Patxiren ama hizkuntza eta ikasketena. Atxikimendu sakona eta errotikakoa. Bere gisan mintzaira ezagutarazi, defendatu eta partikatu nahi du. Horrela sortu da disko eder eta ustegabeko baten ideia, 2021an argitaratzen dena : “Patxi euskaraz” frantsesez deiturikoa. Patxik biziki gustokoak dituen frantses kantuen sorta bat : Jacques Brelen “Ez nazazu utzi”. Nino Ferreren “Hegoa”. Carla Lucianiren “Eztanda”. Benjamin Biolayren “Nola duzu min”. Coviden krisi sanitarioaren hasieran Christophe kantari frantsesa zendu zelarik, “Aline” bere abesti famatua ahapetik kantatzen hasi zen euskaraz. Euskaraz itzuli eta Patxik beste kantu batzu euskaratzea deliberatu zuen. Edo hobe erranik, egokitzea ezen zinez berridatzi bait ditu abesti guzti hauek, bere eginez eta euskal unibertsoari itzulikatuz. “Hemen esateko banoala” deitu kantuan, Serge Gainsbourgek Verlaine aipatzen du, olerkaria “Haize txarrei” mintzo zitzaielarik. Ba Patxik Mikel Laboa aipatzen du eta bide batez “Xoria xori”.

 

"Patxi en basque", l'album 2021. "Patxi euskaraz", 2021ko diska. / © Txirrita 2021
"Patxi en basque", l'album 2021. "Patxi euskaraz", 2021ko diska. / © Txirrita 2021

 

Patxi auteur-compositeur.
Patxi egile-konpositorea. 

Réaliser un album entièrement en basque, c'est un peu bousculer son public habituel, bien que Patxi ait déjà chanté en euskara le refrain de  premières compositions sur l'album de ses débuts. Mais c'est aussi aller à la rencontre d'un nouveau public, bascophone celui-là, qui sera surpris par cette démarche originale. Toutefois, au début de l'été 2021, force est de constater que la critique accueille très positivement la proposition, il n'est que de voir le nombreux de plateaux télé, reportages et radios de l'artiste.

Frantzia mailan euskara hutsez kantu bilduma baten egiteak ohizko publikoa kordokatzen ahal du, nahiz bere lehen diskoan jadanik, euskarazko errepikak ematen zituen Patxik. Denbora berean publiko berri batenganat heltzeko aukera da, publiko euskaldun batenganat alegia, desmartxaz harritu daitekena. 2021ko udaren hasieran halere frantses kritika erabat baikorra da. Ikus besterik ez Patxik parte hartu horrenbeste telebista emankizun eta irrati saio, eta egin hainbat elkarrizketa.

Azken urteotan beste artista aunitzentzat konposatu du, hala nola Roch Voisine eta Louanentzako, arrakasta handiz. Louanek 2015an atera zuen diskoaren kantu gehienak idatzi zituen (musika eta hitzak), tartean “Egun 1” izendaturikoa. Milioi bat eta berrehun mila ale saldu ziren. Besteendako konposatzea ariketa batzunagoa da nork beretzakoa baino, zeinean Patxi jaun eta jabe daukagun !

Ces dernières années Patxi a composé aussi et surtout pour de nombreux artistes, dont Louane et Roch Voisine, obtenant un succès incroyable. L'album de Louane dont il composa la plupart des titres notamment le tube "Jour 1" en 2015, fut vendu à un million deux cent mille exemplaires ! Composer pour autrui est un exercice complexe, bien différent de la composition pour soi, mais dans lequel Patxi est passé maître.

Besteendako idazten dudalarik, beren baitan sartu behar dut, hobeto ezagut ditzagun. Quand je compose pour des artistes, il me faut entrer dans leur esprit pour mieux les comprendre. Je dois apprendre à les connaître.

Patxi Garat

 

Les affiches de "Patxi en basque" à Bayonne. "Patxi euskaraz" diskoaren iragarkiak Baionan / © Txirrita 2021
Les affiches de "Patxi en basque" à Bayonne. "Patxi euskaraz" diskoaren iragarkiak Baionan / © Txirrita 2021

Les débuts.
Hastapenak 

Le parcours de Patxi a commencé à Sare peut-on dire, alors que tout jeune il composa un premier chant en basque, et fit ses débuts sur les planches à l'ikastola de St Jean-de-Luz et au théâtre de Guéthary. Jusqu’à sa participation à Star Academy en 2003 pour la troisième saison de la célèbre émission. Il se qualifiera troisième et à partir de là, commencera sa carrière d’artiste. Il ne quittera plus la scène.

Patxiren ibilbide artistikoa Saran hasi zela erran daitekela uste dut, ezen bertan idatzi baitzituen bere lehen euskarazko kantuak. Bai eta ere geroxago Donibane Lohitzungo ikastolan eta Getariako antzerki taldean ibili zen. 2003an Star Academy-n parte hartu zuen, emankizunaren 3. sasoian hain zuzen. Hirugarren sailkatu zen. Orduan hasi zen bere artistaren bizitza.

Un des premiers concerts de Patxi à Bayonne Baionan eman lehenengo kontzertuetarik bat / © France 3 Euskal herri 2007
Un des premiers concerts de Patxi à Bayonne Baionan eman lehenengo kontzertuetarik bat / © France 3 Euskal herri 2007

Les chants.
Abestiak. 

C'est à Bayonne que nous retrouvons Patxi, là où il fit l’une de ses premières scènes basques, au café-théâtre La Luna Negra. Il a choisi d'interpréter trois chansons de son album "Patxi en basque" : "Hegoa" (le Sud). "Aline", qui est le point de départ du projet. "Eztanda" (Grenade).

Ce chant de Clara Luciani illustre les engagements de Patxi. Certes il n'est pas un chanteur engagé comme on l'entendait dans les années 70 ou 80. Il ne le revendique d'ailleurs pas. Mais il est un de ces jeunes artistes qui prennent fait et cause pour les combats contre toutes les discriminations.  Avec la reprise de "Grenade", il s'agit de celui des Femmes, car ce chant est souvent considéré comme un hymne féministe. Patxi a également composé "De l'amour" pour "Urgence homophobie", en 2018, interprété par 70 artistes et journalistes. Un chant pour réunir des fonds afin de venir en aide aux personnes venant en France trouver refuge, fuyant les persécutions dans leur pays en raison de leur homosexualité. 

Txirrita hontan Baionan ere egoten gara Patxirekin, Luna negra kafe-antzokian non bere lehenengo euskal kontzertuak egin zituen. “Patxi euskaraz” diskoko hiru abesti eskaintzen dizkigu. “Hegoa”, Sara eta Nafarroa gogoan izanda. “Aline” proiektu berriaren abiapundua bait da. “Eztanda” Clara Lucianiren kantua, himno feministatzat jotzen dena.

Patxiren engaiamenduen adierazgarri dugu kantu honen hautaketa. Patxi ez da 70 edo 80ko hamarkadetako kantari engaiatua, orduan entenditzen zen bezela. Ez du horren errebindikatzen gainerat. Baina egungo artista gazte hauetarikoa dugu, giza eskubideen alde buru belarri sartzen direnetakoa. “Eztanda” emazteen aldeko borrokaren kantua.  Bestalde, “Homofobia larrialdia” deitu kolektiboarentzat idatzi “De l’Amour” abestiak Txetxeniar homosexual baten historia larria kondatzen du. Beren herrietatik ihes egin behar duten LGBT mugimendukideentzako dirua biltzeko eta sustengua erdiesteko Patxik konposatu eta 70 artistek interpretatu kantua dugu.

 

Patxi à la Luna negra. Luna negran Patxi / © Txirrita 2021
Patxi à la Luna negra. Luna negran Patxi / © Txirrita 2021

Bonus
Gehigarri 

Patxi interprète pour votre plaisir et celui du grillon, "Loretxoa" de Benito Lertxundi. Benito Lertxundiren "Loretxoa" eskaintzen digu ! 

 

La Luna / © France 3 Euskal herri
La Luna / © France 3 Euskal herri

 

Patxi en basque, évidemment ! 
Patxi euskaraz, noski !