replay

Gasteiz, museo bat lau haizetara !

Iqbal Masih (Ryan Kinser)

Vitoria-Gasteizko herriak artezaleei zein izpiritu kurioseri Euskal Herriko margolan eta eskulturen ekoizpenetako kasik berrehun urteko bilduma eskaintzen die, hiru lekutan : Arte Ederretako museoan, Arte garaikideko Artium deitu erakustokian eta ... karriketan !

L'essentiel du jour : notre sélection exclusive
Chaque jour, notre rédaction vous réserve le meilleur de l'info régionale. Une sélection rien que pour vous, pour rester en lien avec vos régions.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "L'essentiel du jour : notre sélection exclusive". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité


Vitoria-Gasteiz Euskal Erkidego eta Arabako hiriburua dugu. 

250 000 biztanle baino gehiago dauka. Erdi aroko hiribarne eta XIX. zein XX. mendeko gaitzeko etxe zein jauregi aunizdun auzoetatik periferia berrietara hedatu den hiria.

Arteak aspalditik leku haundia dauka hirian, besteak beste eskultura asko ta asko kaleetan ikusgai dira eta bi museo erabat interesgarri eta aberatsetan. 

Arabako Arte Ederretako museoa.

XIX. mende bukaera eta XX.go hastapeneko Gasteizko auzoan kokatzen da Zulueta jauregia. Euskal artisten pinturen bilduma ederrenetakoa aterpetzen du, mende baten sorkuntza : 1850tik 1950raino. Artista hauek erabat hauen garaietako kideak ziren, Europako higikaldiek edo mugimenduek eta koronte sortzaileek eraginduak. Besteak beste aipa ditzagun : Sáez, Barroeta, de Lecuona, de Regoyos, Iturrino, de Echevarría, Arteta anaiak, Zuloaga, Salaverría, de Zubiaurre. 

Hauen obrek euskal herritarren egunerokoa irudiztatzen dute : nekezal mundua, erlijionezko prozesioak, erromeriak, lantokiak, arrantzaleak. Aldatzen eta hiritzen ari den mundu bat, industriari buruz doana. 

Espainiako gerla zibilaren izigarrikeriak irudikatuak dira ere bai, Aurelio Artetaren eskutik erraterako. 

Fernando de Amárica. Museoko pertsonaia zentrala. 1962an Fernando de Amárica deitu fundazioarekin izenpetu hitzarmenatik landa eta berez artista horren garrantziagaitik ere noski, museoko ardatza daukagu pintorea. Vitoria-Gasteizen sortu zen. Zuzenbide ikasketa distiratsuak egin ondoren (baina hortarako gogo gutti izanda), margolagintzaren bidea hartu zuen. Zinez pintore on ona da, sakona, eredugarria eta ez artista « probintzianotzat » hots periferiakotzat edo azpi mailakotzat  batzuek,hartuko luketeen hauetakoa. Bere obra indartsua da. Euskal bazterren kolore hain ezberdinen azaltzeko bere dohaina azpimarratzekoa da.

Martiodako erlikiak. Martioda Gasteiz ondoko herri ttipia da, zeinean erliki izugarriak atxemanak izan diren. Biziki ongi zaharberrituak izan dira, 2023ko primaderatik landa erakustokian aurkeztuak, jauregi eraikiarazi zuten Zuloagaren familiaren kapera partikularrean. Hauek zuten jauregia eraikiarazi XX. mendearen hasieran. Erliki hauek sei urtetako ikerkuntza eta lanen emaitzak dira. 

Arabako Arte Ederretako museoa Arabako foru aldundiarena, hots Frantziako departamendu kontseilu antzekoa denarena, baina eskumen askoz inportanteagoekin, hala nola zergak altxatzeko eskuduntza. Ez baita gutxi ! Hau azpimarratzen dut ezen gure aldean eta Frantzian pentsatezina baita hau. Eta horri esker Arabako foru aldundiak obra asko erosi zuen eta museoak ornitu. 

Artium.

Artium Arabako Arte museoko bigarren zatia dela erran nezake. Zulueta jauregia Araba eta Euskal Herriko Artearen liburuaren lehen tomoa genduke. Eta Artium, bigarrena. Moneta edo dukat baten bi aldeak dira. Honek abiapundua du 50ko hamarkada. 

Soila den eraikin bat dugu zeinen erakusgeletara joateko etxabera jo behar den. Autobusen geltokia eta salgune bat izan behar zen bastimendu batean gaude non artea nagusitu den ! Ez da ohizkoa.

Hemen 1950etik Euskal Herrian produzitu den Artea erakusten da. 

Abiapundua : 50ko hamarkada, irakitan den hamarkada talentu izugarriekin : Oteiza, Chillida, Basterretxea, Sistiaga, Ibarrola besteak beste. Arantzazuko basilikaren abentura sinestezinarekin hasten da dena, 1950tik landa ... Francisco Javier Saenz de Oiza eta Luis Laorga egitasmoaren arkitektoak dira. Eskulturak eta margolanak aldiz, aipatu artistenak dira. Beraien ausardiak podere frankistaren herra sortuko du (Oteizak ez ote zituen 14 apostulu zizelkatu ? Basterretxearen margolanak abanguardistegiak zitzaizkion). Historia hau biltzen du lehengo erakusgelak, 2023ko denboraldian. 

Museoaren bisita joan ahala euskal artista gazteen obra garai-garaikideak deskubritzen dira : bideo instalazioak, happening-en emaitzak, lan kolektiboak eta norbanokoenak Euskal eskultura eta pintura modernoaren sortzaileen obrekin hizketan sartzen dira, edo bermargotzen edo berzizelkatzen dituzte. 

60 eta 70ko hamarkadak kontestazioarenak dira. Presondegietan egonen dira ere bai artista asko, Ibarrola eta Maria Dapena bezela. 

Emazteen errekonozitzearen urteak dira ere bai. Esther Ferrer hain segur orduko artista enblematikoena dugu.  

Belaunaldi berriak dena kordokatzen du, nahiz aintzineko artista ospetsuak omentzen dituen ere bai. Horrelako "munstroen" segidaren hartzea ez da erreza izan behar. Belaunaldi hau erabat doakio bere gaurkoari. Konplexurik gabe, intelligentsia jakin batek ezartzeko gura zeukan "bertako", "probintziano", "handien" arteko lehenengo kereta izan gabe.

Artiumek ingurumenean errotu nahi du eta auzori buruz jo eta ideki. Lorategia, zuhaitztxoak, kanpoan ezarri eskulturak horren lekukoak dira. Museoko barnetik kanporako segida bat bezela, leku izugarri hartara sartzeko gomita bat alegia.

Gasteizen, toki guztietan, kale kantoietan, eskulturak badaude : abstraktoak, figuratiboak. Erdiaroko auzoan, Postas edo Dato kaleetan, Andra Mari Zuriaren plazan, Fueruen enparantzan zein Eusko legebiltzarraren aldean bai eta Portal de Foronda etorbidean ... Gasteiz, aire librean museo bat !

 

Gomitak

Ana Arregi Barandiaran. Arabako Arte ederretako kultura arduradunak bere pintore kuttunenaren obra xeheki aztertzen digu, Ignacio Diaz Olanorena alegia, zeinek irudikatzen dituen pertsonaien gorputz eta aurpegien adierazpenak zinez sesitzen dituen. 

Cristina Armentia Arabako Arte ederretako museoko Artearen historialariak Fernando de Amarica eta Martiodako erlikien pasioa gurekin partekatzen du. Gizarte aristokratikoan XVI. eta XVII. mendeetan oso modan zeuden erlikiak. Sainduen hezurrak omen ziren erlikiak, Martiodako kasuan, Done Ursularenak. Erlikiak debotoki atxikiak ziren sendi haundien kapera partikularretan.

Aingeru Torrontegi Artium museo garaikidearen harreraren arduraduna dugu. Idekia den eta arte galdezkatzen duen museo bat defendatzen du. Hortarako pedagogia lana daramate publiko guztiekin eta batez ere gazteei begira. 

Kike Martinez Goikoetxea. Artiumeko zaindariak adierazten digu bereziki, egungo artisten belaunaldi eta 50, 60 eta 70ko sortzaileen arteko ispilu jokoa. Euskal Herriko bizi intelektuala eta artistikoa horren markatu bait dute azken hauek. Nola askatu norberaren burua ? Erronka handi handia da. 

        Arte ederren erakustokia :

        Helbidea : Fray Francisco de Vitoria Ibilbidea, 8, 01007 Gasteiz,  

        Urrutizkina : 00 34 945 18 19 18

        Ordutegia : Astelehenetan itxita.

        Asteartetik larunbatarte : 10:00-14:00 / 16:00-18:30

        Igandetan : 10:00-14:00

        Jaiegunetan : 11:00-14:00

        https://arteederrenmuseoa.eus/es/

        Artium Museoa : Arte garaikideko euskal museoa.

        Helbidea : Francia Kalea, 24, 01002 Gasteiz, Araba

        Urrutizkina : 00 34 945 20 90 20 

        Ordutegia : Astelehenean itxita.

        Asteartetik ostiralarte : 11:00-14:00 / 17:00-20:00

        Larunbata eta igandetan : 11:00-20:00

        Jai egunetakoa ez da zehazten

        https://artium.eus/es/

        Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
        Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
        Veuillez choisir une région
        France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
        Je veux en savoir plus sur
        le sujet
        Veuillez choisir une région
        en region
        Veuillez choisir une région
        sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
        Toute l'information