Libertaterako bideak, Comète Hegoa sarea : 1941 – 1944

Lau urtez Bruselatik euskal mugaraino, Herbehere eta Belgikako zeruetan lurrera botatako hegazkinlari alituak Espainiarat eramateko bizia arriskatu zuten gizon-emazte aunitzek. Bigarren munduko gerlan inoiz ez zen muntatu Libertaterako kate luzeena izan zen Comèterena.

Société
De la vie quotidienne aux grands enjeux, découvrez les sujets qui font la société locale, comme la justice, l’éducation, la santé et la famille.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "Société". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

2024, Frantzia libratu zenetik 80 urte iragan dira. Lurralde osoan makiek, 1940etik 1944era sareek, Askapena preparatu, lagundu eta parte hartu zuten. Euskal Herrian ere bai, besteak beste Zuberoako bi makiak, Castille, Navarre, Nivelle-Bidassoa eta noski Comète sareak aritu ziren. Txirritak azken hau omentzen du, zeini esker 800 bat hegazkinlari salbatu ziren, zeintzuetarik, 328, mugaz bestaldera iragan ziren Londresera itzultzeko.

 

Comète sarea edo bidea 1941ean Belgikan sortzen da. Andrée de Jongh (Dédée), Arnold Deppérekin asmatzen du. Abiadoreentzat jantzi zibilak biltzen dituzte, hauen ezkutatzeko tokiak atzematen dituzte eta jendeak kide gisa hartzen, bai eta ere okupatuak diren Belgikan eta Frantzian gaindi Espainiako mugaraino trenez laguntzeko. Bestaldera pasatu eta Donostian, Bilbon, Madrilen dauden militar ingelesen eskutik, Gilbratarera doatzi, handik Inglaterrera gerla berriz egin dezaten.

Alemanek zaintzen duten muga zeharkatzeko, hegazkinlariak euskaldun mugalariez fida daitezke. Gauez, mendian barna ibiltzen dira : zepoz beteta diren ibilaldi luze, nekegarria eta arriskutsuak dira.

Heroi hauek ez dute asko aipatu egin zutena, onestasunez, eta maiz mingarriak izan ziren orrialdeen itzultzeko. Bainan haurrek, ilobasoek, ilobek, bilobek, hauen oroitzapena atxikitzen dute Comèteren Adiskideak deitu elkartearen bitartez. Txirrita hontan bidelagunak izatea onartu dute.

 

Gomitak

Dominique Aguerre elkartearen presidenta da. Pierre, aita eta Baptiste, osaba, Ezpeletako lau mugalarietakoak izan ziren. 1943an errekrutatuak izan ziren Bidasoatik iragaten zen lehenengo Comèteren bidea erori zelarik. Lehen munduko gerlako soldado izana zen Pierre Elhorga, aduanero ohiak sarean integratu zituen kontrabandita hauek. “Gaueko lana” egiten zutenak baino nor hobeto hegazkinlarien laguntzeko ? Marie, Pierre Elhorgaren emaztea, Angeluko Sutar auzoko herri eskolako zuzendaria lehen lerroan zegoen ere. Eskola ondo ondoan, Marthe Mendiara ostatua zeukan. Bertan Alemanek bazkaltzen zuten ardura, hegazkinlariak sotoan gordetzen zirelarik. Iloba, Christiane Etchessahar-Saldiasek, 16 urterekin Baionako geltokitik ala Baionako “Gachy enea” deitu jatetxetik Angeluraino eramaten zituzten abiadoreak.

 

Comèteren Adiskideak delako elkarteak hegazkinlari aliatuen salbatzeko dena eman zuten zibilen oroitzapena mantentzen du. Bruselatik Euskal herriraino 259 Comètekide hil ziren naziek fusilatuak ala konzentrazio zelaietan erahilak.

Dominique Aguerre

Frantxoa Aguerre, Dominiqueren lehengusuak bi osabak ongi ezagutu zituen, baina egin zutenaz ixilik. Haren jakin-mina piztu zuen horrek “Comèteren Adiskideak” elkartean sarearen memoria bizirik atxikitzeko lanean dihardu. Elkarteak oroitzarre ibildia irailean, urte guziz antolatzen du. Urte batez, Bidasoa aldetik. Hurrengoan, Larresoro eta Ezpeletatik. Angeluko sarekideak ahaztu gabe zeren Angeluko Herriko etxea Comète – Hegoko puntu garrantzitsuena baitzen. Pétainek ardurak kenduriko François Dommain auzapezak Fernand de Greef errekrutatu zuen. Udaletxean lan eginda, alemaneraz zekien Belgikar errefuxiatuak Alemanek ziotena entzuten zuen ... De Greek sendi osoa inplikatu zen : Elvire, Fernanden emaztea, Tante Go ezizenez ezaguna sarekide bilakatu zen Dédée de Jonghek kide hartuta. Freddy eta Janine, seme-alabek Comète lagundu zuten.

 

Angelu Comète Hegoko ardatz nagusia izan zen eta oraindik ere memoriaren sugarra entrenitzen du Lamothe plazan Charles Duranten eskultura eta hainbat lekutan oroit-harriak emanik eta argitalpenak eginik.

Frantxoa Aguerre

Geoff Cooper, RAFeko hegazkinlari ohia, Euskal Herrina bizi dena Comèteren Adiskideak ezinbesteko kidea da. Haren engaiamendua abiadore amerikar, ingeles, kanadiar, australiarren ihesa erraztu dutenen zibil guzien kuraia omentzeko era bat zaio. Hegazkinlari eta orohar militarren babesa segurtatzen zuen Genevako hitzarmena zibilei ez zitzaien aplikatzen. Alemanentzat terroristak ziren eta heriotz zigorra, deportazioa arriskatzen zituzten. Baionako geltokira iritsi eta abiadoreak laguntzen zituen Christiane Etchessarez gain, aritu ziren Lucienne Dassié, “Lulu”eta Jean-François Nothomb, “Franco”, 1943an Dédée atxilotua izan ondoren sare burua bilatu zena. Lucienne, Édouard eta Cyprienne Dassié haren gurasoak bezela 1943an ere deportatuak izan ziren.

 

Hegazkinlarientzat joko bat bezela zen : Alemanen engainatzea Espainiara ihes eginik abentura zitzaien. Gazteak eta suharrak ziren !

Geoff Cooper

 

Juanito, Marian eta Joxan Goikoetxea. Hernanin sortu mugalari famatua zen Florentino Goikoetxearen iloba eta bilobak. Donostian ondarra biltzen lanean arituz, Bidasoan lan bera zegiten langileekin topo eginik, errekaz bi aldeetako kontrabandistak ezagutu zituen. Hauei esker mugaz gaindiko xendra eta pasabide guziak ezagutu zituen. Espainiako gerlako Frankisten garaipenaren ondoren Iparraldera jo zuen Florentinok. 1941an Comète sarean sartu zen eta hamarka hegazkinlari Bidasoatik muga pasatzen lagundu zituen 1943 arte. Zeren eta kostaldetik ideki zen bidea erre baitzen urte hartan sarea salatuta eta 1943ko abenduaren 23ko gauean, non eta bi lagun hil ziren, itota, guardia zibilei ihas egin nahian tiroketa baten karietara. Antoine d’Ursel, Comèteko arduraduna bigarren bidea preparatzen zuelarik, eta James F. Burch gau tragikoaren bi biktimak izan ziren. Biriatun hauen omenezko hilharria badago. 

Florentino guardia zibilei eta Alemanei eskapatu zitzaien behin baino gehiagotan, mendiari buruz zeukan jakinduriari esker. Beste mugalari eta kontrabandistei esker ehun bat abiadore nazien atzaparretatik aterako ditu. Ekain guziz, osabari eta bere beste hiru lagunoi omenaldi bat antolatzen du Goikoetxea sendiak Hernanin, Florentinoren jaiotetxe ondoan eraiki duten memorialaren inguruan.

 

Florentinok ere ez ditu asko aipatu bere egitandiak. Geroxago, Ohorezko legioa jaso zuelarik eta historialariek Comètez egin lanari esker, egin zuenaz ohartu ginen.

Joxan Goikoetxea

 

Beñat Olaizolak Frantxoarekin mugalarien bidetikan barna eramaten gaitu, Ezpeletako herri gainean, Nafarroako muga ondo ondoan. Itsas bazterreko bidea erabat erreta gelditu zelarik, Baiona, Angleu, Larresoro, Ezpeletakoa ideki zen. Lau mugalari nagusiki arituko dira : Aguerre anaiak beraz, gehi Pierre Etchegoyen eta Jean Elizondo. Artzain eta kontrabandistek guardien ala soldado alemanen presentziaz lau lagunak abisatzen zituzten lanjeratik eskapa zintezen, ikusketari edo aitzindari gisa.

 

Gizon hauek biziki isil ziren, egiten zutenaz ez zuten hitz egiten. Hauen artean arras solidarioak ziren, auzoak ziren, konfidantxan lan egiten zutenak. Hitza hitz zuten iparorratza.

Beñat Olaizola

 

Juan Bi Mihura, muga mugan dagoen baserrian familiarekin bizi zen kabala hazlea Xan Mihuraren semesoa da. Sendi etxaldea edo borda, Comèteren bigarren bidearen helmuga zen, zeinean Lapurtar mugalariek Narafartarrei lekukoa ematen zieten. Bestaldean, Libertatea ! Bainan bidaia ez zen bertan amaitzen. Baztango ibarrera abiadoreak eramaten zituen Xanek. Espainian zeuden militar eta diplomazialari aliatuek Donostian hartzen zituzten. Ezen Espainia, neutroa baitzen.

 

Mugaz bi aldeetako artzain eta abeltzainen arteko harremanak estu estuak ziren. Maiz familia berekoak ziren. Egiatan muga ez zen existitzen.

Juan Bi Mihura

 

Gorazarre berezia

Comète – Hegoko bost kide atxilotuak, deportatuak eta horren ondorioz hilko dira. Frantxia Usandizaga Urruñakoa, haren auzokide batek salaturik, Ravensbrüchen hilko, hiru haurrak bakarrik utziriko mindurez. Manuel Larburu, Frantxiaren etxaldeko mutila, Buckenwalden hilko da. Alejandro Elizalde Euskadiko errefuxiatu errepublikarra, Tante Gorekin estu estuki lanean ziharduena, frankistentzako lan egiten zuten miserableek denuntziaturik. Aipatu ditudan Édouard, Cyprienne eta Lucienne Dassié atxilotuak izanen dira ere bai, deportatuak. Lucienne, “Lulu” biziko da kontzentrazio zelaietarik itzuleran, bainan aita 1945ean Pariserako bueltan hilko da, ahulduegia, Salpêtrière ospitalean. Ama berriz 1947an, Baionan. Jean, semea, gazteena, eskerrak ez zen atxilotua izan eta Euskal Herrian biziren da. Comèteren Adiskideak sortzailetakoa izanen da.

 

Zehaztasun bat Dominique Aguerrek eman nahi duena : 800 bat hegazkinlari Comètek salbatu zituela erraten ohi da. Bai eta ez dio. 300 bat bai, mugaz bestaldera joan dire. Baina 1943tik landa, ehundaka Frantzian geldituko dira, makietan Erresistentzika babesturik zeren Lehorreratze hurbiltzen zen unean, bizi gehiago arriskatzea eta ahalmen haboro mobilizatzea ez bait zuten nahi aliatuek.

 

Eskerrak

Comète Hegoko Adiskideak eta Goikoetxea sendia, errazturiko dokumentu eta eskainiko lekukotasu apartengaitik.

Nicolas Berniolles, Guernika ostatuko jaunak (lehenengo Gachy enea) Comète – Baiona sekuentziaren filmatzeko hart gaituenez.

INA Institutu Audiobisuala Nazionala.

France 3 Euskal Herriko lankideak eta France 3 Akitaniako bideozaindariak.

Emankizuna ikusteko, beheko lotura ! 

► RETROUVEZ TXIRRITA SUR LA PLATEFORME FRANCE.TV

 

Gehiago jakiteko

Comèteren Adiskideak elkarteko webgunea 

 https://cometepaysbasque.blogspot.com/

Ezinbesteko erreferentziak :

"Le Réseau Comète Sud au Pays basque" (frantsesez, euskaraz, ingelesez, espainolez). "Les Amis du réseau Comète" argitaletxea.  

"En passant par la Bidassoa" Juan Carlos Jimenez de Aberasturi. J & D argitaletxea.

"Le réseau Comète une histoire complète. La ligne d’évasion de pilotes alliés". Jean-Yves Le Naour, Marko, Holgado -ren komikia. Bamboo argitaletxea. 

Filma bat : "Azken pasatzea / Le dernier passage" (2011). Enara Goikoetxea eta Iurre Telleria.

 

Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information