Nahasmendu-propaganda deitzen den arloan, maisu. Euskal Herriko hainbat kolektibo sortzaileetakoa, bainan preseski kolektiboa beti helburu izanda. Patxa, Demoak, Euskal Herria Zuzenean, Alternatiba, Eusko, Alda, Bake bidea ahantzi gabe, Txetx ezizenez ezaguna den Jean-Noël Etxeveverry. 2024eko larrazkenean lekukoa iraganik, etenaldi bat ematen dio bere engaiamenduari, lehen lerroan izateari agur emanik. Berekin egoteko garaia zen !

Société
De la vie quotidienne aux grands enjeux, découvrez les sujets qui font la société locale, comme la justice, l’éducation, la santé et la famille.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "Société". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Aunitz lagunekin politika egiteko manera berri bat proposatu du azken 40 urteotan, erradikala batzutan, umore handiz askotan, bortizkeria alboan utzirik beti. Ekologia, bertako moneta, Rock eta folk festibalak, Bake mugimendua, etxebizitzaren eskubidea ditugu bere engaiamenduak. 

Txetx, urratsez urrats

  • Patxa. Aunitz gudueri deidkaturiko bizi luzen baten hastapenak. Patxa, abertzale eta libertarioa, bateratezina eta bitxia dirudien arren. Etxebizitza, etxe okupatu, intsumisioa zein borraka feministen alde jarri zen mugimendua. Talde hiritarra. Iparraldean lehena izana. 1986an sortua,  Patxa euskal rock radicalaren kultura da. 80 - 90ko hamarkadako Hertzainak, La Polla records, Zarama, Kortatu, Barricada bezelako taldeekin. Rock kultura fanzine-ek elikatua. Patxak berak halako aldizkariak euskaraz eta frantsesez argitaratu zituen.
  • Demoak. 2000an abiatu zen kolektiboak 10 urtez Ipar Euskal Herriko bizi politkoaren bazterrak inarrosituko ditu. Lizarra - Garazi deitu itunaren ondorio bat da. Alderdi abertzale oro eta ezkerreko hainbat formazio bildu zituen hitzarmenak, borroka armatuaren amaiera ekarri behar zuen. Txetx erabat inplikatu zen. Itunak porrot egin ondoren, Iparraldean halere zerbait berri egin behar zelakoan zegoen Jean-Noël Etcheverry eta gazte batzuekin "Demoak" bultzatu zituen : elebitasuna, euskal departamendua, Euskal Herriko artxibogunea, presoak. Ekintzetan, umorea eta irudimena erabiliz.
  • Euskal Herria Zuzenean. Kultura eta musika Txetxen mundukoak dira. Piztu, kultura herrikoi baten aldeko kolektiboak hasiera eman zion abenturari. Kontzertuak antolatzen zituen, lehenetako bat, Donibane Lohitzunen, Manu Dibango musikariarekin. Esperientzia hauen ondorioz, 1996ean EHZ sortu zen, Irulegiko Irratiako ezinbesteko sustenguz eta partzuergoz. Irauten duen festibala, zuzendaritzako ekipoen eraberritzearekin, EHZeko sortzaileek eta lehenengo arduradunek nahi zuten bezela.
  •  Bizi : Aldaketa klimatikoa, ekologia, ingurugiroa, 2009 / 2010tik Bizik daraman borrokaren ardatz nagusiak dira. Larrialdi klimatikoa Euskal Herriko mobilizazioen iturburua da. Ekologiaren aldeko borroketarako formazioak antolatzen ditu, garraio publikoen txostenak lantzen ditu, elikadura buruzkoak ere bai eta eremu hauskorren anotolamendu proiektuetan esku hartzen du. Mugimenduaren filosofia soluzioak proposatzea eta arazoen konponketen aurreratzea da, antolatzen dituen ekintzez eta mobilizazioez haratago. Bizik 800 militante baino gehiago biltzen ditu.

  • Alternatiba. Eremu ttikegi batean arazoen konpontzea ezinezkoa dela oharturik, Bizi Frantzia osoan zabaldu da, Alternatiba-ren bitartez, 2015ean hexagono eta Europako hainbat herriren lehen itzuliaren ondotik aunitz tokitan "ordezkaritzak" sortuz. Hor ere gazte asko inplikatzen dira : karabanak, akanpalekuak antolatuz, Bizik hauen mobilizatzeko behar eta gurari erantzuten die. 
  • Manu Robles fondazioak Bizi-ren lehen urratsak lagundu ditu. ELA sindikatuaren emanazio bat da. Horren lehenbiziko idazkari nagusiaren izen-deiturak dauzka, Espainiako errepublika garaietakoa, 1936ko estadu golpearen ondotik, Iparraldera herbesteratu zena, sindikatua klandestinitatean animatu zuena. Bizi bestelan autofinantzatzen da erabat.
  • Alda, Txetxek bultzaturiko azken mugimenduetarik dugu. Gai nagusietakoa : etxebizitza, larria den dossierra, gazteentzako bainan ez bakarrik, hain zaila baita alojamendu baten atxematea, presio turistikoa dela kausa, AirBnB eta bigarren bizitegiaren multzo inportantea direla kausa. Aldak militante aunitz mobilizatzen ditu, edozoin adin eta baldintzatako. Hainbat lorpenez harro izan daiteke : besteak beste konpentsasioak emankizunean argituko dugun pundua. Mugimenduaren indarra da soluzioak eta erreformak erdiestea. Bururatzen dituen ekintzetan erabiltzen duen umoreak iritzi publikoaren parte bat bereganatzen du. Bost urte eskasetan, mila lagun Aldaren kide egin dira. 

  • Bakeraren artisauak. 2024ko primaderan, Txetx eta Béatrice Molle Justiziarekin azken hitzorena izan zuten : Bakearen artisauen auzia, ETAko desarmatzearena.

    Eta orain zer ? 

    Horrenbeste urte horrenbeste gudueri eman ondoren, Txetxek lekukoa pasatzen du 2024eko larrazkenean. Iniziatiba guzti hauek ez dira "umezurtz" geldituko zeren eta erreleboa preparatu baitu, bere joatea ez da bat batekoa. Engaiatu den eremu orotan lekukoa gazteagoeri ematen die : Eusko, Bizi, Alda, Alternaitba. Lekuko hartzaileak behar dira.

    Ez naiz gehiago lehen lerroan izanen. Bainan urte baten buruan edo, formazioa egin nahi nuke, dakidana transmititu eta lagunen ondoan izanen naiz beti

    Txetx

    Orrialde bat itzultzen da. Zer desiratzen ahal diogu ? Frantses estatuan eta Europan dituen adiskideak bisita ditzala bizikletaz (noski !) eta gero Bizkaian euskara burubelarri sakon dezala egin nahi lukeen bezela ! Itzuleran transmisio lana egin dezala bere desioa baita. Bigarren lerroan bainan beti erne ! 

    Guduka lagunak

    Menane Oxandabaratz, Euskal Herria Zuzenean-eko hastapenetik konplizea eta laguna. Irulegiko irratiko orduko boz ezagunenetarikoa. Irratiak Festibala gaztearen abenturaren berri eman zuen, horren bozgorailua izanik.

      

      Elise Dilet. Bizi kolektiboaren militante bat, Txetxen lekukoa hartzen duena, ekologiaren aspektu guziak tratazen dituzten dossierren arduraduna. 

      Ainize Butron. Bizi-rentzako Élisek egin bezela, Ainize Aldako lehen lerrora iragaten da.

      Béatrice Molle. Luhusoko afera gisa jagoitik ezaguna den dossierrean bere etxea maileguz eman zuen adiskidea. Bertan indargabetu ziren ETAko lehenengo armak, taldeko armategiaren desegitearen kari.

       

      Lof. Patxaren ko-sortzaileetako bat. Kultura alternatiboari eta euskal rock radikalari belaunaldi oso baten irazartzea .

      Artxibo baliotsuak

      • Lahuntzeko herrian, 2023an Aldak egin alokairu emendatze ilegala salatzeko mobilizazioa Christian Etchegarayek filmatua.
      • 2015eanTxetxi buruz egin magazinaren zatiak, Jean-Noël Etcheverry nolabait aurkez dezadan. Stéphanie Deschamps eta Fabien Cordier lankideek egin erretratoa edo potreta, Robin Nouvellek editatua.
      • 90ko hamarkadan Patxak antolatu manifestaldiak.
      • 2000an Demoei buruzko magazinaren zatiak (Allande Boutin, Fabien Cordier, Caroline Schmitt).
      • Alternatiba, Bizi iruditan, France 3 Euskal Herriko ekipoen lanari esker.
      • EHZ, 1998an René Garatek eta Emmanuel Galernek egin erreportajea.
      • 2024 Parisen bururatu Béatrice Molle eta Txetxen epaiketa, armen edukitzeagatik, libre aterako direlarik. Emmanuel Clerc eta Fabien Cordier-en erreportaiak.

      Esker bereziak

      Lehenik eta behin Daniel Velez argazkilaria, zeinek Iparraldeko aktualitatea mende erdi batez segitu duen, eta oraindik ere segitzen duen, nekezina den luzaz Sud Ouest kaseta eta hainbat agentziakide izana. Txetxen argazkiak berak eginak dira ©

      France 3 Euskal Herriko erredakzioa, France 3 Akitaniako bideozainak eta INA hemen biziki eskertuak izan daitezen, artxibo guzti hauek militantismoaren 40 urte hauek ilustratu bait dituzte. Lan hori gabe Txirrita ez baitzen posible izanen.

       "TXIRRITA" bertan aurki ezazu : SUR LA PLATEFORME FRANCE.TV

      Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
      Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
      Veuillez choisir une région
      France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
      Je veux en savoir plus sur
      le sujet
      Veuillez choisir une région
      en region
      Veuillez choisir une région
      sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
      Toute l'information