Euskaltzaindiak eta UZEIk (Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) Koronabirusaren oinarrizko lexikoa atera berri dute. Aro berriak inposatzen duen egoera latz eta berria aipatzeko euskarri aproposa.

Société
De la vie quotidienne aux grands enjeux, découvrez les sujets qui font la société locale, comme la justice, l’éducation, la santé et la famille.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "Société". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Pandemiari buruzko hiztegia kazetari, blogalari baina nolaz ez karrikako jendeari zuzentzen zaio.
25 hitz edo errapide biltzen ditu delako lexikoak, “Antibiriko”tik” “Zoonosi”raino. Horra hor bi adibide :

- Antibiriko; antibiral; birusen kontrako arnasgailu asintomatiko; sintomarik gabeko bakartu berrogeialdi Birusen ugalketa edo eragina eragozteko gaitasuna duena.
- Zoonosi : Animalien parasitoek sortutako eritasun infekziosoa, baldintza naturaletan ornodunetatik gizakira, eta alderantziz, transmititzen dena.

Bi erakundeen arteko lana izan da, apirilaren 24an Andres Urrutia, euskaltzainburuak eta Jon Etxabek, UZEIko lehendakariak telematikoki sinatu duten hitzarmenak jadanik oso estuak ziren bi erakundeen arteko harremanak oraindik ere gehiago sendotu eta erraztu ditu. Berehalako fruitua, lexiko hau. "Lexikografiaren arloan euskararen corpusa ikertzen, zabaltzen, eguneratzen, elikatzen eta euskararentzat berriagoak diren eremuetan (eremu digitalean) baliatzeko lanabesak sortzen aritu gara lankidetzan (iraganean )” dio orduan atera komunikatuak.

Hitz ugari ikasi behar izan ditugu gehienok, albisteetatik nahiz osasun-arduradunen esanetatik,
eta ohikoenak jasotzeko saioa egin du Euskaltzaindiak UZEIrekin batera prestatu duen lexiko berrian.
Euskaltzaindia.


UZEIk eraman du lana, koordinatzaile gisa, Euskal akademiaren onespenez. Egoera sanitario berriak eta latzak sortu dituen gauzen adierazteko zalantzei aurre egiteko eredu bat proposatu nahi izan dute. Larrialdi egoeran hiztegi ttiki bat osatu dute lehenengo urrats gisa. Hitzen balioa hain handia den. Terminologia bankua elikatzen duen UZEI begibistako bidelaguna izan zitzaion Euskaltzaindiari. Osagarri arloan lan egiten dutenentzat ez ezik hizkuntzalarientzat ere garai oso bitxiak dira gaurkoak.

Urte osoa hankaz gora jarri gaitu gertaerak.
Hizkutza eta hizkera aldatu ditu : nola izendatu beraz mundu berria ?
Ezer ez da dohakoa. Kasu haundiz ibili behar da.
Joxean Zapirain, Uzeiko kidea eta proiektuaren koordinatzailea

Ezinbesteko lana, egunero Koronabirusaren krisiaren alderdi orok jorratu behar dituztenentzat: sendagile, eritzain, politikari, kazetari eta herritarrentzat. Noski karrikak sor dezake hiztegi berria. Baina eten gabe hizkuntza baten egokitzea hizkuntzalarien erantzukizuna da ere bai. Erredakzioentzat lan oso garrantzitsua, eredugarria. Azpimarra dezagun ere, hedabide bakoitzak bere estilo liburua sortu duela ia aspaldi, EITBek, Berriak zein Argiak besteak beste. Koronabirusak sortu mundu desorekatuago eta ezezagun honetan, krisiaren jorratzeko norabidea dadukate berri emaileek behingoz.
 

Loturak:
Lexikoa bera :
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2020/apirila/Koronabirusaren_oinarrizko_lexikoa.pdf
Euskaltzaindia :
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia
UZEI :
https://www.uzei.eus/
 

Eta nota alaiez nolabait bukatzeko, bideo hau, Txantxangorri webguneak eskainitakoa, Bixente Martinez musikariak egin Aita semeak kantuaren egunaratzearekin, konfinamendua dela eta. Ea animatzen zareten karaoke lagun, bertsio horren kantatzera ? Milesker Gabi de la Mazari, webgune horren sortzaile eta animatzaileari !
 
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information