Eusko Jaurlaritzaren ez ohizko batzarraren ondotik, Iñigo Urkullu lehendakariak bozak iragarri ditu maiatzaren 18an. Euskaraz eta erdarazko hitzaldi ospetsua eman du, Kovid 19ak eraginiko biktimei eta senidei omenaldia eginez. Euskadin 1467 hildako kontatu ziren maiatzaren 18an
Hauteskunde aitzinatuak joan den apirilaren 5an aurreikusiak ziren jada. Baina Koronabirusak egutegia hankaz gora bota zuen noski, larrialdia bestelakoa baitzen. Deskonfinamenduaren hasierak eta Euskal parlamentua desegin edo barreiatu izateak (apirileko bozen baimentzeko), euskal presidenta hauteskundeetako hitz oren berri horren hartzera bultzatu dute.
Erabakia hartu aitzin, Iñigo Urkulluk aginte sanitarioak kontsultatu ditu. Beraien pandemiari buruzko txostenaren arabera, uda leike aro egokiena hauteskudeen egiteko, larrazkena baino. Ezen orduko epidemiaren bigarren uhain hel dadin beldur baitira. Gaur egun ezagutzen den hobekuntza etengo balitz, bozak bertan behera utziko lituzke Lehendakariak. Hauteskunde hauen antolatzeko eta deitzeko dekretoa maiatzaren 19ko goiz hontan izenpetu du gobernu buruak Euskal Herriko aldizkari ofizialean.
Zergaitik hauteskundeak uztailaren 12an ?
Lehenik eta behin legebiltzarrak lan egin dezan, zeren eta aurrekoa desegin baitzen : jaurlaritza kontrola dezan eta datozen lau urteotan legeak eztabada eta bozka ditzan (legealdi bat lau urtetakoa baita). Bigarrenik, Iñigo Urkulluk ez bait ditu Euskadi eta Kataluniako eztabadak nahasi nahi. Zeren hauteskunde katalanak normalki, 2020ko larrazken bukaeran bururatuko baitira. Han independentzia, burujabetza, erreferenduma, galdaketak kanpainaren muinean egonen dira.
Mementoko bederen, Eusko Alderdi Jeltzalearen hautuak oso bestelakoak dira. EAJak, nazioalista katalan zentristak eta eskuindarrak ez bezela, ez du frente soberanistaren parioa egiten ezker abertzalearekin. Nahiago du eta erosoagoa zaio, Euskadiko Ezkerra - Alderdi sozialistarekin adostu gobernu hitzarmena (2016tik egin bezela).
Bestalde Espainiako Gorteetan Pedro Sanchez sustengatzen dute Jeltzaleek, EAJko hautetsiek alegia. Horrexegatik apirilaren 5erako bozak konbokatu zituen Urkullu Lehendakariak, bien bereizteko. Gauza bera egin zuen orduan, Galiziako Xunta buruak, Alderdi Popularreko Alberto Nuñez Feijook. Eta Urkulluk bezela, uztailak 12rako bozetarako deitu du. Hau dela kausa hain segur, Euskadiko Alderdi Popularrak ez du Lehendakariaren hautua kritikatu. Zerrendaburua den Carlos Iturgaizek dio : “Uztailean bozkatzera joateko lehio bat irekitzen da ezen pandemia gilbelka arituko baita ordukotz.”
Erabakia hartu aitzin, Lehendakaria Gasteizko legebiltzarrean ordezkatuak diren alderdiekin bildu zen. Koaliziokideak diren sozialistak uztailean hauteskundeen antolatzearen alde ageri dira, gobernu buruak eman arrazoin bertsuengatik. Halere, bakoitza bere bidetik aurkeztuko da, bere programarekin, hain segur berriz ere bat egin aurretik sortuko den indar erlazio berriaren arabera. Goizean argitaratu sondeo batek PSOE, Espainiako langile alderdi sozialista estatu mailan boto intenzioen lehen indar politikotzat ematen du. PSOEren euskal adarra den Euskadiko Ezkerra - Alderdi Sozialista loraldiaz baliatuko delakoan daude politika adituak.
EH Bilduk bere eserlekuak atxiki behar lituzke bederen. Pandemiaren kudeatzeko hartu neurrien kritikak eta egin proposamenak, besteak beste eskoletara itzultzeko aurkakoak, serbitzu publikoen aldeko defentsa sutsua (eta batez eze Osakidetzarenak) gai identitarioak eta soberanistak baizik ez dituela jorratzen adierazi du eta egiazko gizarte egitasmoa dadukala. EH Bildu argi eta garbi uztailean hauteskudeen egitearen kontra jarri da, presaka hartu deliberoa delakoan, eta “EAJren interes elektoralista eta berekoiei erantzuteko”. Eusko legebiltzarrean independentisten burua den Maddalen Iriartek zera aditzera eman du goizean, txio baten bidez :Euskal Herriak gobernu iraunkor eta sendoa behar du. Sozialisten helburua birusaren aurka gudukatzea da bai eta ere ekonomia suspertzea eta bide bazterrean nehor ez uztea.
Idoia Mendia, PSE-EEko hautagaia
Herri hau ezkerretik eta burujabetzatik eraiki behar dela sinesten dugunok erronka handia daukagu uztailaren 12an. Aukera paregabea herri honen berreraikuntza pertsonak eta beren beharrak lehenetsita egiteko. Baliatu dezagun.
Maddalen Iriarte, EH Bilduko hautagaia
Elkarrekin-Podemosek gauza bera dio. Ezker erradikalaren aburuz, udan hauteskundeen egiteko premiarik ez zen « EAJko interesen asetzeko besterik ez". Mugimenduko arduradunek, mementoko alferrikan, PSE-EE eta EH Bilduri ezkerreko gobernuko koalizio baten osatzea proposatu die, EAJ oposiziora igortzeko. Goizegi terrorismoa pairatu duen herri batean, non eta PSEk aunitz zinegotzi eta ordezkari galdu duen ETAk erahilikoak. Zauri sakonak oraindik ere sendatu ez direnak.
Azkenez Alderdi Popularra, autonomia sistemaren kontra den Ciudadanos formazio zentristarekin batera aurkezten dena, uztailak 12ko bozen hitzorena onartzen du Galiziako PPko buruaren kontrakoa ez errateko, baina arrunt ari da Eusko Jaurlaritzaren kontra. Euskadiko PPek sekulako eskuinerako bidea hartu du azken denboretan. Bere adar zentristeena eta autonomisteena baztertu du. Pario arriskutsua zeren eta zentroaldean gal bai dezake eskuinean zein eskuin mutturrean irabaz dezakeena. Euskadi misio lurraldea bilakatu zaio PPri, hots bereganatzekoa den herri bat, zeren hauteskundez hauteskunde, galtzaile atera baita : Gasteizko udala eta Arabako foru aldundia galdu baitzituen, eta Espainiako azken aurreko hauteskundeetan diputatu bakar bat ez baitzuen salbatu.Jendeak ez du boto ematera joateko gogorik. Pandemiarekiko nahiko arazo daukate, kezka eta arranguren kudeatzea, hauteskunde konfrontazio baten jasatzearren.
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin / Podemoseko hautagaia
Hauteskunde hauek EAJk eraman politikaren neurria hartzeko une onak dira. Bera baita Espainian gertatzen denaren koerantzulea Pedro Sanchez Espainiako gobernu burua izan zedin alde bozkatu baitzuen Podemos ezkerra erradikalarekin batera. Erantzulea ere bai, osagarri eta ekonomia krisiaren kudeaketa txarraren kari.
Carlos Iturgaiz PPko hautagaia
Telefonoz egin elkarrizketan Alberto Surio zutabegileak zera azpimarratu du : PPek tantoak atera litzazke Euskal Herriko espainoleen den hautesleriaren atsekabe bizia bilduko balu. Bi harriz lau xori eginen lituzke Gasteizko zentro ezkerreko gobernua kastigatuz eta indirektoki Pedro Sanchez, EAJk sustengatzen duena. Paradoxikoki espektro politikoz bestaldean dagoen EH - Bilduk ere meta litzazke serbitzu publiko sendoen nahia eta ongi izate estatuaren beharra, alternatiba bat eskaintzen diote ordurarte balantze edo bilana nahiko preziatua zenari Euskadi mailan. Baina krisia Euskaditik iragan da ere.
Hauteskunde egunean nahiz neurri ikaragarriak hartuko diren Koronabirusak zer eragin mota izanen du parte hartzeari dagokionaz ? Nehoiz ez bezelako abstenzioa izanen dea ? EAJ oso hunkitua izanen dea ? Ezker abertzaleak betiko mobilizazio gaitasuna izanen ote du ? Ezezagutza haundia da !
Alberto Surio, Diario Vascoko zutabegilea