Euskararen amodioaz lasterka ibiltzea, Korrika erronka haundia

Korrikaren 23. edizioa amaitu berri da. Hamar gau eta hamaika egunez zazpi probintziak zeharkatu ditu aldizkako lasteraldiak. 2 770 kilometra euskararen alde helduentzako euskararen erakaskuntza diruztatzeko.

durée de la vidéo : 00h26mn03s
Ce numéro 126 de Txirrita est consacré à AEK, cours de basque pour adultes et la Korrika, grande course relai en faveur de cet enseignement. ©Txirrita France 3 Nouvelle Aquitaine

Gau eta egunez, euri, elur, eguzki pean Korrika aitzina doa. Euskararen aldeko besta inportanteenetarikoa da, euskararekiko atximendua eraberritzeko mementu bat, bai eta ere AEKrentzat diru iturria. Korrika bi urteetan behin egiten da. 

Baiona, 2024ko martxoaren 24ean, Korrikaren helmuga izan zen, orain dela hamar urte bezela : azken kilometroen egiteko eta besta herrikoi handian parte hartzeko 40 000 lagun bertaratu ziren. 

Euskararen aldeko defentsan

23. Korrika Irun eta Baiona lotu zituen, bainan ez egun berean noski ! Baizik eta Euskal Herri osoan gaindi ibili ondotik. Lema batez : Harro Herri ! Ehun milaka lagunek Korrika egin dute lekukoa esku batetik bestera pasatuz ala lekuko eramaileak lagunduz. 

Lekukoak aldi oroz bezela mezu bat zekarren, heltzean irakurri izan zena. Aurten Garazi  Arrula Ruizek izkibaturik. Idazle nafar gazteak euskarari buruzko oda bat idatzi zuen, euskal mintzairaren biziraupenari begira alturan izan beharko den egiazko hizkuntza politika bidean jartzearen aldekoa.

Korrika lasterkaldiaren inguruan proposatzen diren gertakariak badaude, Korrika hasi baino lehen ere bai. Kultur une handia : kontzertuak, mintzaldiak, antzerkiak, zinema eta abesti bat, edizio orotan bezela. Aurten Musergoren konposizio bat, aunitz artistek kantatua.

Eta Korrika txiki, bada ere. Ikastola zein herri eskola edo giristinoen gela elebidunen haurrak buru belarri Korrikaren abenturan murgiltzen dira. Guraso eta Amatxi-aitatxi lasterkara maiz eramaten dituzte ere. 

Euskara, kultura eta literaturaren erakaskuntza

Gau eskoletan nola ikastaldi trinkoetan 1 200 ikasle helduk euskara estudiatzen dute AEK-n, Alfabetatze eta euskalduntze koordinaketan alegia. Hau Iparraldean, baina Euskal herri osoan AEK bada, eta noski Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Maulen, Donibane Garazin, hots hiriburu guzietan eta aunitz herritan ! 

Euskara erakasteaz gain, euskal kultura, literatura, musika, artea aztertzen dira. Euskara bere unibertsoan !  

Klase guzien baltsako oinarriaz gain, helduei erakasten zaien euskara beren behar pertsonal edo profesionalei egokitua zaie. Aunitz enpresa, serbitzu publiko, bertako kolektibitatek euskararen jakitatea eta erabilpena estimatzen dituzte. Horrela formakuntza jarraikia enplegatuei errazten diete. AEK-ek horrelako eskakizunei erantzuten die eta horren errekonozitua da ofizilaki. 

Euskalkiak ere kondutan hartuta daude : Xiberoan, xiberoeraz eta Baxe Nafarroan edo Lapurdin, nafar-lapurteraz erakasten da. Aditzak aldiz, Euskaltzaindiak zehazturiko euskara batuarenak dira. 

Euskararen amodioa

Heldua izanik euskara ikastea ez da, eskerrak, ezinezko eginkizuna ! Omen zaila den hizkuntzaz jabetzen dira aunitz jende, hain logikoa den mintzaira. 

Euskara ikasteko motibazioak arras askotarikoak dira : euskal gizartean integratzea, norberaren erroak berraurkitzea, lan baten atzematea, haurrek ikasten duten hizkuntzaren ezagutzea, Euskalduna bilakatzea, euskaraz dakiena, hots euskaraduna izatea eta abar. Bainan ikasle guziek partegune bera dute : gaur egun oraindik ere eriondo den euskararen amodioa. 

Orduan ongi etorriak Euskaldun berriak !   !

Gomitak :

Maider Heguy, AEK Iparraldeko arduraduna.

Kattina Haran Razin, Korrika - 2024ko komunikazio arduraduna. 

          Maia Borda, Patxi Etxebarne, euskararen erakasle apartak.

          Gaspard eta Julie, Korrika txikizaleak.  

          Claire Bardin, Alexandra Martin, Marko Bottemine, Charlotte Etcheberry, Alex Lanard , Baionako AEK eta Manex Goienetxe Angeluko Kulturguneko ikasle bikainak.

          AEK-ri buruz den dena jakin dezazu(e)n, horra lotura !!!!!!!!!

          https://www.aek.eus/fr/ 

          Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
          Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
          choisir une région
          France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité