Zaldi ttiki basatzat maiz aurkeztua den arren, pottoka soilik mendian libre bizi da, besterik ez : Larrunen eta Euskal herriko beste zenbait menditan, bazterrak garbitzen dituelarik. Bainan askozaz gehiago da. Hezia, zaldizko gazteen lagun bikaina izan daiteke. Pottoka zenbat Frantziako txapeldun sailkatu da, pottokek dituzten kalitateei esker : iraupena, azkartasuna, zango onak.

L'essentiel du jour : notre sélection exclusive
Chaque jour, notre rédaction vous réserve le meilleur de l'info régionale. Une sélection rien que pour vous, pour rester en lien avec vos régions.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "L'essentiel du jour : notre sélection exclusive". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Euskara bezela, pottoka mistorioez inguraturik dago, batzuek amesten eta asmatzen duten Euskal Herri fantasmatua eta ulertezinaren irudia indartuz. Salbaia omen leike. Horrek pottoken hazle gehienak nardatzen ditu ! Zeren fama eta mito hauek pottokari arras kaltegarria batzaizkio azkenean. Eiki, mendiko zaldittoa da, bainan dituen gaitasunak sobera ez ezagunak dira.

Txirritak, uste komunarekin bukatu nahi luke. Horregatik Txirrita pottokaren defentsa hartzeko zelara igaten da ! 

Pottoka :

Larrun mendia, pottokaren seasketariko bat da, Artzamendi, Baigura, Urtzuia eta Mondarrain bezela, Lapurdin eta Baxe Nafarroan. Zuberoan, arras gutti bada. Toki hauetan bizi da mendiko pottoka. 

Pottoken ilea, beltza, gorri-beltzaran, zuri-gorri ala zuri-beltza (pintto) dira. Grisa normalki ez, bainan gurutzamenen arabera ...

Pottokaren stud-book delakoak edo arraza sailak bi liburu ditu, salbuespen bat zaldien munduan.

A liburua, pottoka purpurua. Hor mendi eta larre pottokak ezberdintzen dira, azken hauek pixkat handiagoak dira. Zalditxoak metro bat eta hogei ta hamar, metro bat eta berrogei ta hamabost bitartean gora dira soingurutzean.

B liburua, beste arraza batzuekin nahasia goratasun handiago izateko.

Gomitak :

Jean-Louis Laduche. Pastore Lore elkartearen kosortzailea Suhalmendian errekontratzen dugu, Larrun mendiari begira, bai eta ere Marie-Laure Roumy, batasunaren presidenta eta pottoka hazlea.

Jean-Louis Azkainen pottokazalea da, Akitaniako behi gorri talde bat eta zenbat manex buru gorri ditu ere bai. Orain dela urte batzu, zaldi ttikiaz maiteminduta pottoka zenbat erosi  zuen, 2004an Pastore Lore besta antolatu ondotik. Pottokaren eguna da, Larrundik zaldiak jausten direlarik. Urriaren bigarren igande oroz hitzoren ederra antolatzen dute. Euskal gastronomia, bertako mozkinak deskubritzeko aukera da ere bai Pastore Lore, artzain txakurren lana ahantzi gabe (Border colley, Llabrit ala Gorbea) nazioarteko zoingehiagokari esker. Bestalde ardi, behi, asto eta zaldiak aurkezten dira.

Pastore Lore hiritar eta abeltzainen arteko topaketa da, bi mundu hauek elkarri ez diotelarik sobera kasurik egiten

Jean-Louis Laduche

Pastore Lore elkarteak, bestalde, urte osoan lanean dihardu, hazleak sustengatuz eta lagunduz, kabalen txipatzearen gastuak, pikete, manjatera, koraleen erosketak edo konponketak bere gain hartuz. Maiatzatik urria arte, hamabostean behin, aldi batez korala ttipian, Larrun mendiko beheko partean beste aldi batez, korala handian, Hiru iturri aldean, hazleak eta bolondresak biltzen dira behor, moxal eta garnañoen biltzeko. Zalditxoak artatzen, zizare kontrako erremedioak ematen, lakasta, ezparak tratazen dituzte. Ezinbesteko lana kabalen osagarriarentzako, bai eta ere mendia eta ibiltzaleen osasun egoerarentzako.

Iñaki Irazoqui. Sarako hazle gazteak Jean-Michel haren aitarekin GAEC-en instalatua da. Gazte gaztetikan Jean-Bernard Mendionde Sarako laguna eta pottoken jabearekin mendian ibili zen. Bere pottoketariko bat eskaini zion, gaur egun hogei ditu ! 2024ean Jean-Michel Lopez famatua den Azkaingo abeltzainaren mendi pottokak erosi dizkio.

Iñaki, Pastore Lore batasunaren habeetako bat da, elkartean sartu berri diren gazteetariko bat. Jean-Louis Laducheren harrotasuna. Hazle gazte eta bolondresi esker Jean-Louisek pottoken multzo batek mendiian bizitzen segituko duela espero du ezen zalditxoek mendiak garbitzen bait dituzte, ardiek eta behiek dagiten bezela. Eta gehiago bada, pottoka beste kabala bihi bat iragaten ez den esparrutik pasatzen baita. Pottokarik gabe, mendia zerratuko edo itxiko da, errazki joatea zailago izanen delarik, lapar, txara, sasiz emokaturik.

Iñakik sokatik gazte direlarik pottokak hetzen ditu, eta deitzen dituelarik hel daitezen ohitutzen ditut. Bakun, Gorbea artzain txakurrak laguntzen du. Horrela Larrunen ibiltzen da Iñaki haren zaldi tropa ikusteko. Bestalde Miarritzeko Selekzio zoingehiagokara pottokak preparatzen ditu eta batzu zalditegietan ematen ditu zalditxo seguru, ikasi eta haurrei ohituak izan daitezen. 

Maialen Domec Jaragoihen eta Xantiana Recalde Domec. Ama eta alaba Heletan errekontratzen ditugu, etxaldean nola Baigurako maldan daukaten soroan. Xantianak, 12 urte, pottoka gazteen ikustera laguntzen gaitu eta hauentzako daukan pasioa aipatzen digu. Hain gazte izanikan ere, zalditxoei buruz aunitz daki eta Miarritzen bururatzen ohi den pottoken selekziorako zoingehiagoka esplikatzen digu. Hazleentzat hitzoren garrantzitsua, Maialenek gazte zelarik, ber adinean, ezagutu zuena ere, bere aita zena proba hauetan laguntzen zuelarik. Egun hauetan, garañoa izaten ahalko diren zalditxo arrak hautatzen dira.

Maialenek daukan pottokoentzako amodioa haren aita zenak transmititu zion. Jean-Michel, Senperen pottoka hazlea. Peio anaiarekin hazkuntzaren segida hartu du, haren ogibideaz gain, Peiok bezela. "Zamalzaina" ejerki izendatua da hazkuntza. Zuberoako izena xiberotarra den Amari omenalditxo polita. Jean-Michelek zaldi-kirolarentzat pottoken haztea deliberatu zuen. Maialenek bide beretik jarraitzen du, A liburuan, mendiko pottokak iukanik. Iquito d’Othéguy pottokarekin emaitza ederra lortu zuen. 2023an, laugarren sailkatu zen zalditxoa, Pariseko nekezal saloinean, arrazen arteko lehiaketa preziatuan.

Haatik mendi pottokak, libre bizitzen segi dezakeela eta behar duela pentsatzen du Maialenek. Ez du zela azpian ibil daitekeen pottoka, mendia zaintzen duenaren kontra jartzen. Hau date pottokaren xantza, bata ala bestea izatea !

Iquito de Othéguyrekin gora igo naiz, nire familia osoari esker. Bakarrik ezinezkoa izanen litzaidake.

Maialen Domec Jaragoihen

    Jean-Michel Lopez. Azkainen ezagun eta famatua den abelzainak aitaren segida hartu zuen, zeinek aspalditik pottokaren arrazaren hobetzeari ekin zion. Jean-Michel bide beretik doa eta goren mailara eramaten du haren zalditxoen saldoa, arrentzako garañoen onespena lortuz, hots ugaltzerako onespenak. Erretrata orduak jo eta, troparen zati bat aipatu dugun Sarako Iñakiri saldu dio. Jean-Louis Laduche bezela, bizik kontent da gazteek lekukoa hartzen bait dute. Pasioaren transmisioa emankizun horren konstante bat da.

     

    Behor bat, Koralie, Ahetzeko Fantagaro zalditegian utzi berri du lehiaketa osora (concours complet) aurkezteko aukera izan dezan, preparaketa sakon eta zorrotza izanda, hiru arlotan : hezte eta trakak, oztopo saltoak eta krosa + erreka igarotzeak. Jean-Michelek topatu ditugun hazle guziek bezela buruan ongi dauden animale orekatuak eta mentala apartedunak nahi ditu. Haren pottokak ere A liburukoak dira.

    Hazle erantzuleak gara zeintzuek zalditegientzako pottoka fidagarriak nahi ditugun. Beste zalditxoen arrazek lortu dutena Euskal Herrikoak zergatik ez lezake lor ?

    Jean-Michel Lopez

    Claude Prat. Pottokazale suhar hau Euskal Herriko zalditxoaren abokatu sutsua da. Zalditxoaren seaskatik kanpo defendatu du pottoka, luzaz lan arrazoinengaitik, Euskal Herritik kanpo bizi baitzen.  Haren alaben kaizu handieri esker B liburuaren pottoken hautua egin zuen, A liburuko pottokak baino handixagoak bait dire. Euskal zalditxoaren bertuteez ohartu zen orduan : larretasuna, iraunpena, adorea. 

    Association Nationale du Pottok (ANP) delakoaren baitan aritzen da, elkarteak arrazaren hobekuntza bultzatzen du lan pedagogikoa eramaten duelarik, berak dioenez, behingoz postalaren betiko eskema murriztailetik atera gaitezen : pottoka ez da zalditxo salbaia ! Claude Praten aburuz, irudi hau pottokari erabat kaltegarria zaio. Zenbat aldiz ez du entzun : "Zer ? Pottokak zela azpian ibiltzen dituzu ? Bainan basak dira eta lanjerosak !". Clauderentzat, ezin pairaztukoa ! Epaile bezela ere bai eme eta arren aukeraketa lanetan parte hartzen du. Sailketa hauei esker arraza behar bezela iraunarazten du. Podere publikoek pottoken saila sustenga dezaten zazpieginahalak egiten ditu, eta nahi luke ANP-ren bitartez pottoken hazkuntzaren errazteko egitura bat hazleei proposa diezaieten. Ezen pottokak zalditegi batean uzteak kostua dadukan, hazle aunitzek beren gain har ez dezaketena.

    Beregandik goaitatzen duguna behin ulertuta pottokak hoberena ematen ahal du.

    Claude Prat

    Joset Andueza. Biriatun instalatua, Josetek A liburuko pottokak hazten ditu, arraza garbikoak. Bainan harenak larrekoak dira, erran nahi baita handiagoak. Mendian bizi ez baitira, Larrungo belarra baino aberatsagorik jaten dute beheko soroetan besteak beste. Mendiko pottokak bezela gotorrak dira. Josetek ere pottokak goren gradora eraman nahi ditu. Zalditxoen mentala eta morfologia lantzen ditu selekzio zehatz bati esker. Haren arra gazte bat 2024an lehena sailkatu zen Miarritzeko lehiaketan, behin behineko onespena erdietsiz. 2025ko selekzio txandan, konfirmatu beharko da garañoa izateko.  Gaur egun Fantagaro zalditegian barnetegian da, hezten segitzen dutelarik, pasatu beharko dituen probak preparatzeko. Maika, zaldizko gazteak trebatzen du. 

    Haren pottokak hain orekatuak diren non eta Josetek Lulu de Xoldoko deitu zalditxoaren gainean haren bi urteko alaba zela gainean ematen duen, pottoka igitzen ez delarik ! 

    Pottokak ez dira basak. Nahiz mendian sortzen diren, azkar edo fite ikasten dute. Uztarrik arras inportantea dena, batez ere pottokak zalditegietan haurrentzako zalditxoak direlarik.

    Joset Andueza

    Andde Etchehandy. Mailuxa eta Anbroxio Franchisteguy izeba-osaba zirenek pottoken amodioa transmititu zioten. Anbroxio luzaz Association Nationale du Pottok delakoaren presidenta izan zen. Erretretaldia heldurik, osabak ilobari zera erran zion : "Andde, orain, xuri !". Anddek erronkari ekin zion. Haren iritsiz, denentzako lekua bada : sortzaileak, hazleak, mendi zein larre pottokak, A eta B liburuak. Osabaren ildotik hark ere bai, larre pottoken hautua egin du, zela azpian eta karrosa zalditxoak hazten eta hezten dituela. Judo, Anbroxioren pottoka bat hiru aldiz Frantziako txapelduna sailkatu zen eta hiruzpalau aldiz, Mundu txalpeketako finaletara iritsi. Haren aldi, urrun doa ere bai : bi pottoka arrak  garañotzat hartzen ahalko direlakoan dago. Apache deiturikoa 2024an sailkatu zen Miarritzeko konkurtsoan. Bide onean dago ! 

    Josetek eta Jean-Michelek bezela, Anddek Fantagaro zalditegiaren gomendio, zalditxoak uzten ditu. Eta ongi egiten du, ezen Apache eta Gazte d'Osa zalditxo gazteak lehiatu baitira Lamotte-Beuvron eta Equita Lyon-en. Eta Tournoi des As delakoan parte hartzen Frantzia osoko 100 zaldien artean dago Gazte d'Osa, Fantagaro zaldi zentrotik iragana !

    Behor eta garaño onak ditut. Gero eta gehiago badaude, edonon. Seinale ona da. Bainan gaur egun, zaldizkoak falta ditugu !

    Andde Etchehandy

    Stéphanie Fantagaro. Bidelagunarekin eta alaben zein irakasle oso motibatuen laguntzaz, Stéphaniek Ahetzen kokaturik dagoen Fantagaro zalditegia erreferentzia bilakarazi du. Noski arraza guzietako zaldi eta zalditxoekin lan egiten du (frantses zela, connemara, welsh) zeintzuen artean pottokak leku osoa daukan. Egia da bestalde, Stéphanie Euskal Herrian jaio eta hezi izan dela gogoarazten duen bezela. Berak dio :"Edozein arrazatakoa izanik ere, mendian egoten bada gizaki batekin harremanik izan gabe, artarik izan gabe, zaldi edo zalditxo batek zaldizkoentzako lagun ona ezinen du izan". Horrela ulertzen da sortzaile eta hazle on baten lanaren garrantzia, zeinen pottoka urrun joanen den irakasle bati esker.

    Zaldia, pottoka, hazten dugu. Ahal bezain urrun eramaten dugu. Halere, hazlea da oinarrian. Berak digu ematen buruan ongi dagoen zalditxoa, gaitasunak dauzkanak.

    Stéphanie Fantagaro

    Emankizuna ikus

    https://www.france.tv/france-3/nouvelle-aquitaine/txirrita/6728632-le-pottok-cheval-de-montagne-et-de-selle.html#section-about 

    Eskerrak :

    Julie Dubois France 3koa, Pastore Lore 2024 kari egin irudi miresgarriengatik, bai eta ere Larrungo maldetan pottokenengatik (France 3 Euskal Herri-ko Pastore Lore magazinarentzat hartuak). France 3 Euskal Herri-ko artxibo baliotsuengatik, France 3 Bordaleko bideotzain apartek berriz aurkitu dituztenak.  

    Bruno Rodriguez droneko irudiengatik (Urtzi drone).

    Ahetzeko Fantagaro zalditegiko taldea eta zaldizkoak.

    ANP, Association Nationale du Pottok, eta Claude Prat. 

    Pastore Lore.

    Eta noski emankizunean parte hartu duten lagun guziak. 

    Oroitzapen berezi bat Jean-Michel Domeci goizegi pausatua, eta Jacques Pavlovski argazkilari aparta, lagun jatorra zena, zeinen lekukotasuna ikusentzun daitekeen 1993ko artxiboan, Maialen eta Jean-Michel Domecek parte hartzen dutelarik ere bai. 

    Gehiago jakiteko :

    Pastore Lore elkartearen webgunea : https://www.association-pastore-lore.com/

    Association Nationale du Pottok delakoaren webgunea: https://anpottoka.fr/https://anpottoka.fr/ 

    "Pottoka le petit cheval basque, Euskal Herriko zaldi ttikia" Jacques Pavlovsky. Les couleurs du Sud argitaletxea (1994).

    "Le Pottok" Dominique et Antoine Perret. De l'Orée argitaletxea (1980).

    Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
    Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
    Veuillez choisir une région
    France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
    Je veux en savoir plus sur
    le sujet
    Veuillez choisir une région
    en region
    Veuillez choisir une région
    sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
    Toute l'information