Gaurtik aitzina dendak idekiak dira, hirierdietan zein gune komertzialetan. Euskal kostaldean adibidez, BAB2 deitutakoa. Guneko 110 denda gehienek berriz ere ateak zabaldu dituzte (%70a) Koronabirusaren krisiaren "biharamunean".
Sekulako neurriak hartu dituzte : nahiz galerian, maska baten eramatea behartua ez den, hainbat dendek horren izatea eskatzen dute bestelan bezeroek ezin dute sartu. Gero, harat-hunatentzako markak eman dituzte, jendeak gurutza ez daitezen. Hainbat tokitan gel hidro-alkoolikoaren banagailu ezarri dituzte eta haurrentzako jolastokiak zein helduentzako eserlekuak kondenatu. Distantzien errespetatzeko markak galerian zein dendetan emanda daude, metra batekoa bederen. Galeriako ate naugusiak baizik ez dira irteerak izaten, tikiagoak sarrerak baizik ez. Gehienez, 2 500 lagun egon daitezke mementu berean (10 m²-ko pertsona bat).
Gaur jendeek ez dute komertziorat jauzi egin. Trumilka ez dira joan, baina poliki gertatu berriz hasteak poztu du galeriaren arduraduna. Stéphane Briosnek adierazi bezela, horrela emeki emeki egoera berriari egokitzea posible baitzaie. Garrantzitsuena zera dute : hiri barne nolaz erosgunetako ohizko komertzio fisikoak funtziona dezan ! Hots lineako komertzioari aurre egitea dute xedea.
Egun, eta berridekitze une hontan, lehentasuna ez da diru sartze edo negozio zenbatekoaren egitea. Bai ordea, konfidantxa erdiestea. Hots bezeroen jabaltzea hartu osagarri neurriei esker.
Stéphane Briosne – BAB2-ko zuzendaria.
Komertziogunerako bidea jendeak ez zuen arrunt ahantzi zeren eta konfinamendualdian, bertako hazkurri erramu edo idazkuna, botika eta okindegiak idekiak izan baitziren. Aldiz, gainontzeko dendek, gehienek alegia, bezeroekin berriz bat egin dute gaur.
Bertako dendariak pozik noski, berriz ere lanari lotuak. Dena garbitu, berrantolatu, prestatu ondoren ideki dituzte komertzioak, lan postuak eta lanabesak salbatuko dituztelakoan, kasik bi hilabeteetako etenaldi ondotik. Soineko denda baten arduradunak esplikatu bezela neurriak hartu dituzte : gel hidro alkoolikoa eskaintzen, denda barneko ibilbidea zolan marrazkitu eta aldagelak egokitu dituzte, gurutzamenduen saihesteko. Eta erosten ez diren entseatu jantzien zimurrrak kentzeko eta soinekoen desinfektatzeko prozedurak asmatu.
Noski maska eraman behar dugu baina pena ematen dit ezen jendea ongi errezibitzea baita gure lana, noiz irri egin behar zaion. Maska izanda ... begien bitartez egin behar da !
Eric Navrot, Izac dendako arduraduna
Errekontratu eta mintzatu bezero oro kontent ageri dira. Lehenik eta behin, bi hilabetez konfinatuak izanik, autobaimenik izenpetu gabe ateratu baitira, orenik eta distantziarik errespetatu behar gabe. Hiru haurren ama batek aspaldiko partez eta pozarren bere bizitegi tipitik lasai asko ateratzen ahal zela aitortzen zuen. Segurtasun neurriak errespetatzerakoan denek bat egiten dute. Eta dendakoek hartutakoak eskertzen dituzte.
Angeluar batek erranikoa azken hitz gisa hartuko dut : “Noski asteotan ezin izan dugu ibili nahi bezela, eta libertateen murriztea ez da goxo. Beraz bai arras kontent gira gaur, erosketak horrela egitea. Baina ez gira pleini, ezen hemen ongi atera baikira. Gogoan ditut Parisen edo Frantziako ekialdean guk baino mementu larriagoak bizi dituzten guzti hauek : apartamendu ttipietan, haur aunitzekin. Toki abantailatua da gurea.”