2020ko herriko bozak : boto abertzalea

Euskal Herriko bereiztasun bat, Akitania berrian bakarra, boto abertzalearen pisua. Herrialdeko bigarren hiri elkargoaren bizia baldintzatzen du neurri batean. Batez ere udal hauteskudeetan non eta azken 30 urte hauetan bere pisua eten gabe gora joan den.  

L'essentiel du jour : notre sélection exclusive
Chaque jour, notre rédaction vous réserve le meilleur de l'info régionale. Une sélection rien que pour vous, pour rester en lien avec vos régions.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "L'essentiel du jour : notre sélection exclusive". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Abantxu zerrenda guziek “beren” abertzaleak biltzen dituzte : zentro ezker zein eskuinekoak, ezkerrekoak, alderdikideak ala ez. Edo behintzat sensibilitate abertzale daukaten zerrendakideak. “Gorri, xuri, berde” kolore pixka batekin aukera gutti edo batere ez. Bederen zailago hauteskundeen irabazteko. “Euskal arazoa” kondutan hartzen ez duen berrikitan hautatu edo bigarren itzulira sailkatua izan den udal batzorde gutti atxemanen dugu 2020ko primadera hontan. Euskara zein kulturari sustengua. Euskal Herriko hiri elkargoan inplikazioa, gaur egun gainera zalantzan jartzen ez den erakundea. Mugaz gaindiko lankidetza. Bake prozesuan engaiatzea (Baiona, Miarritze, Bokale zein Hendaia bezela).

2020ko herriko bozen lehen itzulia

Zaila eta ia ezinezkoa da udal haunteskundeetan abertzaleen aldeko bozkatzea zenbatzea. Zeren zerrenda abertzale “purpurrik” ez baita. Zerenda buruak direlarik ere Europa Ekologia Berdeak, Insumituak eta NPAtik alde egin duten Alternantziakideak batzen dituzten koalizioak dira. Maiz bestalde, herritarren desmartxa deitu izpirituan osatzen dira zerrendak, hautagai mauletarrak garaian zehaztu zidanez.

Abertzale naiz, ezkerrekoa baina eroaten dudan zerrenda, herritarrarena da, batze zabal baten emaitza.

Beñat Elkegaray, Aitzina Maule, En avant Mauléon (%28,93)

Sentikortasun abertzalea daukaten aunitz listek Mauleko heineko emaitzak erdietsi dituzte Euskal herriko barnekaldean, baita % 45 erat igan da Donibane Garazikoak. Uztaritzen berremaitza lortu ditu kargutan zen Bruno Carrère auzapezaren xerrendak, garaipenaren bidean dena. Urruñan berdin, non  Filipe Aramendi abertzalea, burua izan den listak botoen %41 bildurik lehen indar politikoa izan den. Bergauza Ziburun : 44,67 % lortu bait ditu Eneko Aldanaren listak, zeinek besteak beste, Albert Péry auzapez sozialista ohiaren sustengua zeukan, ekainaren 28an gaindituko du, beste lau zerrenden artean akordiorik ez baita izan. Baigorrin, lehen itzulian kontrako listarik gabe berriz pasatu da Jean-Michel Coscarat auzapezaren zerrenda euskaltzalea, abertzale andana batek osatua. Donapaleun berriz, orain dela sei urte ez bezela, abertzaleek eta zentrokoek lehen itzulian bat eginda, Barthélémy Aguerre zen ordurarteko auzapezaren oinordeko izan behar zena aise garaitu dute (%63). Abertzaleen sustegu gabe, ezusteko galanta nekez gertatuko zen. 

Gure itzulia egiten segi dezagun. Kanbo. % 46,96 % lortu zerrenda abertzaleak. Donibane Lohitzunen, %23 %. Bidarten, %17. Hiru herri hauetan kargutan ziren auzapezak berriz hautatau izan ziren martxoaren 15an. Aurkezten diren toki guzietan, kolore abertzale zehaztua edo ardatz nagusia abertzalea delarik, %10eko muga gainditzen dute.  

Batzutan sorpresa haundiago sortu dute : hala nola Biriatun. Sei bozetako aldearekin izanik ere, Solange Demarcq-Eguigurenek eraman zuen zerrendak 1989tik auzapeza zen Michel Hiriart neogaullista gainditu du.  

Ezker abertzalea bigarren itzulian maiz jokozain

Mantentzen edo bertze lista batekin bat egiten ahal duten herri guzietan, abertzaleak hauteskundeen emaitzen gakoa dira aunitzetan. Miarritzen Euskal Herrian Berde eta elkarkidea deitu listak (Euskal Herria Bai, Europe Ecologie Les Verts eta Intsumituak), %12,34 lortuta, bat egiten du  mediku eta surfalaria den Guillaume Barucq, kargutan den auzapez ordearen zentro ezker eta ekologista den Miarritze Uhain Berria deitu zerrendarekin. Hendaian, abertzaleek (18,38 %) bigarren itzulian orain dela sei urte bezela Kotte Ezenarro PSko auzapez sozialistarekin (%41) juntatzen dira.

Maulen bakarrik arrapartitzen dira Maule Aintzinakoak (%28,93) Mixel Etxebeste auzapez zentrista, euskaltzalea eta Hiri elkargoko  buruordea gal zorian ezarriz (%33,46). Lehen itzulian leaderra atera zen Louis Labadot komunista (%37,61 %) bere biziko guduka irabaz lezake azkenean. Hor ere abstenzioa inkognita dugu. Berdin Itxasun, non hiru hautagaiko hauteskundeak izanen diren. Joko irekiagoa abertzaleentzat, Mikel Hiribarrenen zerrendak %34,37 lorturik, bi pundutako aldea izanik lehena heldu listarekiko.  

 

 

EAJ

Maiz zentro eskuineko zerrendek EAJ-PNBko sustengua jasotzen dute, bai eta ere beren baitan jeltzaleak hartzen. Donibane Lohitzuneko kasua da Jean-François Irigoyenek (LR) kudeatzen duen ekiparekin. Michèle Alliot-Marie eta bere oinordekoa zen Peyuco Duhart (UMP) auzapezen denboran hala zen janeko. Angelun ere  Robert Villenave MODEM, (2000 - 2008) agintaldian. Ezker abertzalekide bat Finantza auzapez ordea izan zen ere orduan. Baionan, Jean-René Etchegaray kargutan den alkatearen zerrendan EAJ present da. Barnekaldean EAJaren sensibilitatea aunitz hautetsi badira eta auzapez ere. Arrosakoa, Beñat Arrabit PNBkoa da. Eta Miarritzen, Ezker abertzale, Berde eta Insumituekin bat egin duen Guillaume Barucqen listan, EAJko Lapurdi batzarkide bat badela ere bai azpimarratu behar da, ahal bezain osatua artikulua izan dadin. Donostiako EAJko auzapeza, Eneko Goiak bere sutengua zerrendari eman diolarik. Euskal Herrian dena ez bada aunitz posible da !  

Baionako kasua

Lehen itzulian %40 lortu duen “Baiona beti denboraldiaren abantzua” zerrendaburua den UDIko Jean-René Etchegarayek LRtik zentro ezkerreraino biltzeko gaitasuna berriz erakutsi du, LREM barne eta … ezker abertzaleko hautagai ohi bat. Baiona Berde eta Elkarkidea (%13,12) barneko tira birak aipatu ditugu jadanik. Gogoan daukagu hautagait honen biltzar nagusiak Baionako gainontzeko bi zerrendeki bat egiteari uko ziola. 56 boto batzearen kontra. 54 alde. 6 abstenzio. Hiru ezkerrek bat eginiko balizko zerrenda burua Henri Etcheto (%30%), sozialista izan behar zen. Jakobinoegia abertzale batzuentzat. Mugimendu abertzale eta altermundialisten arduradun ospetsuek beren sare guziak mobilizatu dituzte besteak beste José Bové eta François Alfonsi (hurrenez hurren EELVko eurodiputatu ohia eta jarduerazkoa) Baionako EELVko arduraduna sala dezaten. Sophie Bussierek komunikatu batean Henri Etchetoren alde bozkatzea deitu zuen astearen hastapenean. Abertzaletasuna kanpoan sustenguen erdiesteko gai da entrismoari ekitea den bezela. Etchegarayen alde bozkatzea argi eta garbi deitzen dute bi politikariek. Ezker abertzaleak ofizialki egin ez dezakeena (Independistak LR eta LREM alde jartzea zail izanen zen esplikatzea eta ez hain mesedegarria Etchegarayentzat bere zerrendaren eskuin mutturrari begira).

Baiona, Angelu eta Miarritze bezela, kaskoina dela ere bai ez dezagun ahantz ! Mesclanhasen hiria da.                                                          Anonimoa izan nahi duen artista eta behatzailea 

Angelu, Bokale eta Getaria ditugu salbuespenak. Bertan zerrenda bakar bat ez da aurkeztu kolore abertzale batez.

 

 

Historia pixkat

80ko hamarkadaren bukaeran, sentsibilitate abertzalea zeukaten auzapezak oso urriak ziren : 30 bat, zeintzuetako hamar asko jota abertzale ziren. Frantxua Dascon, Idauze Mendiko mera (1981-2008). Joanes Goihenetxe, Ostankoko auzapeza (1981-2001). Michel Bergé, Millafrangakoa (1977 - 1983). 

Herri sarreretan jarririko euskaraz idatzi bideseinale apurrak auzapezen euskaltzaletasuna adieratzen zuen.  

Alkate hauen artean aipa ditzakegu : André Ithurralde, gaullista, euskalduna, Donibane Lohitzuneko auzapeza (1971-1987). Andde Luberriaga, giscardianoa, euskalduna, euskal departamenduaren defendatzailea, Azkaineko auzapeza (1977 - 2001). Hendaiako alkate sozialista Raphaël Lassallette (1981 - 2001). Jean Lougarot, Mauleko mera sozialista (1977 - 2001).

Osoa ez den proitze ttikiak asumitua eta goraki errana den sentimendu euskaltzalea adierazten du bere aniztasunean, orduko minoritarioa baina ez marginala : kostaldea / barnekaldea. Ezker / eskuin. Abertzale / ez abertzalea.  

Hiri haundi baten lehen arduradun politikoa, Baionakoa alegia, zeina Euskal herri honen nortasunen sintesia egiten saiatu zen, Nicole Péry sozialista dugu (Jospin lehen ministrariaren Emazteen eskubide eta Bizi osorako Formakuntzaren Estadu idazkari ohia). 1989an ia, bere udal programan hiru lili ilustrazio gisa eman zituen zeintzuen lore ostok Frantzia, Euskal Herri eta Europako koloreak irudikatzen zituzten. Ausarta zen ordukotz proposamena.

Orduz geroztik bidea egin du abertzale eta euskaltzale ideiak. 2020ko herriko bozen lehen itzulia horren adierazgarri dugu. Hitz oren politikoen arabera, botoen %15z pa 20 ordezkatzen du hautu abertzaleak. Baxe Nafarroa eta Lapurdiko barnekaldea, Urertsi bailara bereziki, ditu indargune. Frantziako presidente bozaldia ez da alderdi abertzaleendako une erabakiorra. “Arotz” samar zaie noski. Herrialdekoak ere, aliantzen sortzeko gaitasunezaz ala interes faltaz. Azpimarra dezagun halere, Akitania Berrirako azken bozetan, baina molde pertsonalean ezkerreko abertzale bat, borroka nekezaletan inplikatua, 64ko Alderdi sozialistaren zerrendan aurkeztu zela, gaur egun hautetsia). Europar hauteskundeetarako garaian izan ziren aliantzak, Les Verts eta Régions et Peuples Solidaires mugimenduekin. Ezker abertzaleak ez zien eutsi jaz, salbu Biltzarrako presidentea, Berdeak eta RPSekin. Herriko bozez gain, beren hitz oren emankorrena departamentalak eta orokorrak dira non eta programaren aurkezteko parada ederra daukaten. Peio Etcheverry-Ainchart (Euskal Herria Bai) %12 % lortu zuen orain 2017an, Pirineo Atlantikarretako seigarren hautesbarrutian. Hirugarren postua lortu zuen, bigarren itzulirako sailkatu zen LRko Maider Arostéguy-rekilako hiru pundutako aldearekin.

Azken hitz gisa Hiriburuko kasua aipa dezagun. EH Baiko auzapeza den Alain Iriartek, martxoaren 15ean bozak irabazi zituen lehen itzulian, bere aurka zerrendarik izan gabe ! Hau 5000 lagun bizi diren hiri batean. Bertan ere 2008tik departamendu kontseilaria da. Eta 2001tik auzapeza.

Abertzale izatearen desdeabrutzea eginda dago itxura denez.

 

Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information