replay

Senpereko oroitlekua Euskal Herriko beste Historia bat.

Auuresku Agurra

778an Moruek ez zuten Karlomagnoaren atzeguardia garaitu. Bai ordea, Baskoinek, Euskaldunek. Eta Gernika, gorriek eta separatistek ez zuten erre, historia frankista ofizialak baiesten zuenez. Hegazkintza naziak zuen txikitu, suntsitu, Francok eskaturik.

L'essentiel du jour : notre sélection exclusive
Chaque jour, notre rédaction vous réserve le meilleur de l'info régionale. Une sélection rien que pour vous, pour rester en lien avec vos régions.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "L'essentiel du jour : notre sélection exclusive". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Nork du Historia idazten ? Luzaz garaile eta poderedunen kronikalariek izkiriatu dute. Historialarien lan zientifiko eta pairakorrak ordea gauzak beren lekuan ezartzen ohi ditu. Senpereko oroitlekua bide hortatik doa.

Gomitak :

  •  Anai Arteakideak :

Jean Fagoaga, Bixente Garcia, Andoni Iturrioz, Battitta Larzabal, Mixel Mendiburu.

Beharrezkoa hauteman dute euskal Historiari buruzko interpretazio gunea sortzea. Diotenez Historia galtzaileek ez dute idazten, ez eta ere luzaz ahots propiorik izan ez dutenek. Aztarna edo arrasto baten uztea ezinbestekoa iruditu zitzaien. Kolektibo horren burutzea dugu oroitlekua. Euskal Herriko Historia azaltzeko, 22 gai edo tematika proposatzen dituzte bertan.

Mixel Mendiburu © Sandrine Estrade

“Ohartu ginen hemengo jende askok ezer gutxi zekiela Historiaz. Ez baitzitzaien ere irakatsi”  

Andoni Iturrioz

Jean-Louis Davant euskaltzain eta historialari bai eta ere Eguzki Urteaga soziologoari egitasmoa aurkeztu zieten. Erabat konbentziturik Anai Arteakoei babesa eta sutengua eman zizkieten eta bakoitzak hamabi bat tema edo gertakari proposatu. Gero 12 aditurekin aritu ziren lanean. Lan zientifikoa, Euskal Herriko Unibertsitatelari eta Paube eta Aturri herrialdeko Unibertsitatelariek bururatua. Denen artean azkenean 22 gai jorratzea deliberatu zuten. Peio Etcheverry-Ainchart Historian adituak, lanen sintesia idatzi zuen.

Andoni Iturrioz © Sandrine Estrade

 

Nafarroa asko aipatzen da zeren garrantzi historikoa baitu. Nafarroako erreinuak zazpi probintziak batu zituen eta lurralde historikoez haratago hedatu zen ere.”  

Battitt Larzabal

Battitta Larzabal © Txirrita France 3 Nouvelle Aquitaine

Historiaurreko 40 000 urtetikan Lizarra Garazi akordioterainoko ibilbide historikoa eskaintzen da. Nafarroa : Baskoniako printzeak, Orrega, Antso Nagusia, Nafarroako Foru Orokorra, Amaiurko ihardokitzea. Karlismoa. Abertzaletasunaren sorrera. Gernikako txikizioa. 1998-1998ko Lizarra Garazi deitu akordioak. Abertzale indar politiko guziek, sindikatu gehienek eta hainbat ezkerreko indarrek bat eginik, bake bidea ideki nahi zuen ekimena. ETAko desagerpenaz gero, perspektiba berriak sortu dira, Anai Arteakoen aburuz horren idaztea eta formulatzea ondoko belaunaldieri tokatuko zaie. Liburu bat bezela dugu oraiko memoriala : nonbait eta noizbait amaiera eman behar zaio. Beste kapituluak geroko, herri honen Historia ez baita bukatu baina egiten ari baita. 

Hau abiapuntu bat da. Geroan aurrera segituko du. Biziarazi behar den gunea dugu hau

Bixente Garcia

Bixente Garcia © Txirrita France 3 Nouvelle Aquitaine

Senpereko Larraldean aterpetua den “Eguzkilore” deitu antzerki konpainiako hiru antzeslek textoak irakurri eta grabatu dituzte Nafarroako Jauzarrea etxean, Xabi Otero argazkilari famatuak sortu duen euskal kultura eta ondarea zaintzeko eta zabaltzeko fundazioan. 22 bideoez gain, “Euskaldunen Historia Behorlegiko haurrek kondatua” deitu bideoa ikusgai dago bai eta ere Jauzarreko ikusentzunezkoak, mundu zabaleko ikerlarik eta adituk eginak.

Piarres Larzabal eta Telesforo de Monzon © Anai Artea

Egitasmoa Anai Arteak bururatu du, Udalbiltzaren laguntzarekin. 60ko hamarkadatik hego aldetik zetozen errefuxiatu oroei laguntza ematen zien elkartea dugu. Telesforo de Monzonek eta Aita Piarres Larzabalek sortua. Jean Fagoaga, Anai Artearen burua izan zen, Mixel Mendibururekin funtzioa aldizkatuz, Telesforo de Monzon transizio garaian bere herrira itzuli odoren. Zer nolako lana egiten zuten esplikatzen digu Herriko auzapeza eta Donibanen mediku ospetsua izan zen Jeanek. Berak betiko militante humanistatzat bere burua definitzen du zein Anai Artea kolektibo bera ere.  

Jean Fagoaga © Txirrita France 3 Nouvelle Aquitaine

Iñaki Iriarte, zizelkaria eta txalapartaria.

Sarako artistak Anai Artea omendu nahi izan du obraren bitartez. Sarako harria erabili du zutik emanda, bi anai besarkatzen ari irudikatu ditu. Kolektiboaren historia estudiatu du harriari lehen kolpea eman aurretik. Eskulturaren gaina itsas argitzat jotzen du ere bai Iñakik zeren eta bere aburuz, arrantzaleei itsasargiak laguntza eta esperantza ematen dizkien bezela, iheslariei gauza bera eskaintzen baitzien Donibane Lohitzuneko elkarteak. Eskultura, tokiko altxorra da Senpereko egitasmoaren eszenografian.

 Altxorra, euskara da, gure hizkuntza, gure borrokaren zaina.

Iñaki Iriarte    

Iñaki Iriarte bere obraz mintzo © Sandrine Estrade

 

Christian Courtois, txalapartaria. 

Estreinaldiaren egunean txalaparta pieza bat jo zuten Christianek eta Iñakik. Christianek adierazten digu nola hiru une idatzi dituzten : Toberak hasteko, Kilikoketa bateruntz abiatzeko eta Txakunez bukatzeko. Soinu hunkigarria, azkarra, indartsua, lekuari erabat ondo doakiona. Txalaparta bi joleek sekulako oparia Txirritari eskaini diote ezen aipatu pieza zuentzako berriz eman bait dute.

Txalapartariak © Sandrine Estrade

 

Kokapena :

Donibane Lohitzune eta Senpereko herria lotzen dituen errepide nagusia eta Senpererako bide zaharra juntatzen diren gunean, Ibarrun auzoan, Zubiondoko atekamotzean. 2023ko maiatzaren 27an inauguratu zen Euskal populuaren oroitlekua. Kari hartara aunitz jende bildu zen, askotarikoa, Anai Artea elkarteak gomitaturik. Mugaz gaindiko jendea, kolore politiko guztietako auzapez eta hautetsi. Senpereko oraiko auzapeza  eta izandako bi, proiektua sustengatu baitzuten. Iparraldeko Hiri Elkargoko burua. Anai Arteako lanaren errekonozimendu bat alegia.

Auuresku Agurra © Sandrine Estrade

 

Egun hartan Erramun Martikorena eta musikariak entzuteko parada eskaini zuten. Zirikolatz deitu Senpereko dantza taldekide gazte bik Aurreskua eman zuten Iñaki Iriarteren eskultura aitzinean txistulariak lagundurik.

Tokia arras zaindu dute. Arkitekto batekin lan egin dute eta bazterrak antolatu. Altzak landatu dituzte, Iñaki Iriarteren eskultura inguratzen eta babesten dutenak. Gernikako arbolaren kimua eman dute ere bai. Gogoetarako gunea.

Mugikorra erabiliz QR kodigoen bitartez 22 tematiketara irist daiteke. Errexa eta praktikoa. Etxetik ere Historia liburu erraldoia irakur daiteke ondoko loturari esker :

 https://anaiartea-oroitlekua.eus/

Inauguraketaren eguna 2023ko maiatzak 27a © Sandrine Estrade

 

Esker bereziak :

INA Ikus-entzunezko Instituto Nazionalari maiz bezela Txirrita artxiboz ornitzen laguntzen bait dit.

France 3 Akitaniako bideozaindarieri atxematen ez ditudan artxiboak beti nonbait gordeta, aurkitzen bait dituzte.

Emmanuel Clerc eta Sandrine Estrade France 3 Euskal Herri erredakziokideei, 2023ko maiatzaren 27an, Oroitlekuaren inauguraketaren ilustrazio aunitz eta bikainak filmatu bait dituzte, egin behar nuen Txirrita gogoan izanda, bai eta ere elkarrizketa bat erraztu, nahiz aldi hontan, denboragaitik, erabilezina izan. 

Gernikako arbolaren kimua © Sandrine Estrade

 

Oroitlekuko gaiak :

1 - Duela 40.000 urte

2 - Duela 20.000 urte

3 - Erromatarren garaia

4 - Baskoniako printzeak

5 - Orreagako gudukak 778 eta 824

6 - Antso Nagusia (1004-1035)

7 - Nafarroako Foru Orokorra

8 - Amaiurko ihardokitzea 1521an

9 - Elkanok munduaren lehen itzulia

10 - Euskarazko lehen liburua (1545)

11 - XVII. mendeko sorginkeria epaiketak

12 - Frantses iraultza

13 - Gerla karlistak edo Karlistaldiak

14 - Meategien garaia

15 - PNV-EAJren (Eusko Alderdi Jeltzalea) sortzea

16 - Gerla handia: 14ko gerla

17 - Gernikaren bonbardatzea 1937-04-26

18 - ETAren (Euskadi Ta Askatasuna) sortzea

19 - Trantsizioa - Gernikako estatutoa 1977

20 - Euskararen egoera atzo eta egun

21 - Euskara errotua

22 - Lizarra-Garaziko akordioa 1998-1999

Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information