Axuria kooperatibaren xahalki sailak ez ohizko salmenta elkarkidea antolatzen du, Pirinio atlantikar departamenduan, maiatzaren 29 eta 30an, ostiral eta larunbatarekin.
Jatetxeen itxiera eta ostalaritza kolektiboaren urrats geldizko ibilerak (enpresa, eskola eta formakuntza zentroetan), salmenta horren proposa dezaten motibatu ditu halzeak. Ostalaritza baita sektore horren salbide nagusia. Koronabirusaren aurkako osagarri neurriengatik eta bi hillabetetako konfinamenduaren ondotik, xahalki merkatua geldituta eta bete beteta dago. Plazetako merkatuen berrirekitzea eta nolabaiteko “normaltasuneranzko” itzulerak ez dute berehala ekoizpenaren arazoa konponduko eta soberakinak irentsiko. Ez eta ere horren espero den jatetxeen “epidemia ondoko moduzko” arrapartitzea : terrazetan zein jangeletan hartuko diren urruntasun neurriak, zeintzuek harrera aukera bitan zatituko duten.
Euskal Herriko abeltzainen egoera oraino zailduagoa da ezen laister behi saldoen zati bat bortuetara joanen baita. Etxalde ttipi eta ertainentzako baitezpadako usaia udan behi taldeak mendian ibiltzen direlarik, etxaldeetan belarra egiten ahal baita. Xahalak saldu behar dira bortualdia aitzin.
Mendekoste xahalen saltzeko une garrantzitsua da gure etxaldeen kudeaketa dela eta. Bezeroen elkartasuna ezinbestekoa zaigu hain gaitza den egoera hontan.
Iban Falxa Axuria kooperatibaren komunikazio arduraduna
Herritarrak laborariekilako elkarkideak eta laborariak zaintza langileekin
Aparkalekuetan eta hurbileko elikadura saltokietan 5 kiloko bilgo edo paketetan xahalkia banatuko dute Axuriakoek Mendekoste asteburu bi egun lehenago. Maiatzaren 25a aitzin kooperatibaren webgunean edo urrutizkinean mana daiteke. Axuria zer den deskubritzeko parada ere. Gogoratzen gara nola Bazko inguruan Bearno eta Euskal Herriko axurien kooperatibek antzeko iniziatiba antolatu zutela. Bildots saila aski ongi sustengatu zuena.Aldi hontan, manatua izanen den paketekal euro bat 64ko zaintza langilegoaren kutxari emana izanen zaio Koronabisuraren krisia dela medio.
1983an sortu zen Axuria kooperatiba. Bere deiturak adierazten duen bezelaxe, hastapenean, axurien komertzializatzeko egina. Bildotsentzako label gorria eta sormaka erdietsi zuena. Ondoren behiki eta xahalki sailera garatu zen jarduera, Herriko deitu garantiarekin : GEO, genetikoki eraldadutako organismorik gabe hazi animaleak, Euskal Herrian sortu eta hilak.
Behien esnea baizik ez dute edaten xahalek eta haundituta, etxaldeetan bertan haundituta, zereala edo zitu osogarriak ematen zaizkie. Akitaniako blonda eta Limusina arrazakoak dira. Axuriak 300 hazle xiberotar biltzen ditu eta 18 langile enplegatzen. Jarduera sektore biziki garrantzitsua 13 000 lagun bizi diren Xiberoko haranetan.
https://axuria.fr/contact/