REPLAY. Txirrita. La réserve d'Urdaibai, une plongée dans la nature

Une ballade dans la réserve de la biosphère d'Urdaibai, en Biscaye, dans l'estuaire de Mundaka. Bizkaiko Urdaibai biosfera erreserban ibilaldia,

Voir ou revoir l'intégrale : 

Urdaibai est une Réserve de la biosphère reconnue par l’Unesco en 1984 située sur l’estuaire de la rivière Oka dans la région dite de Busturialde (triangle Mundaka, Ibarrangelu, Gernika). C'est un espace protégé remarquable.

Urdaibai Bird Center. Situé à Gautegiz-Arteaga, il s'agit d'un centre d’observation ornithologique sur la zone de Protection Spéciale des Oiseaux créée en 1994. C'est en fait l’une des nombreuses « bases » qui accueillent les oiseaux migrateurs venant de la toundra de l’Europe de l’Est, d'Islande ou encore des côtes irlandaises et écossaises. Urdaibai est idéalement situé sur un couloir de passages des migrations, à l'ouest des Pyrénées. Les oiseaux ont ici un espace où ils ont l'habitude de se poser pour reprendre des forces et se nourrir avant de filer vers le sud, où ils passent l'hiver. Au printemps, c'est le retour vers les zones de nidification. L'observatoire de Biscaye accueille plus de soixante espèces d'oiseaux. certains avaient disparu de longue date de la région, comme l’aigle pêcheur. Mais il est de retour en cette année 2021 ! Un couple s'est formé et reviendra aux beaux jours pour nicher.

Edorta Unamuno, biologiste et responsable du Bird center nous conduit vers les postes d'observations desquels on découvre les spatules, canards siffleurs, grèbes et autres courlis. Il nous explique pourquoi le centre est présenté comme sur le mode d'un aéroport. Un clin d’œil pédagogique qui permet de comprendre aisément que l'on pourra certes observer des oiseaux mais en fonction de leurs arrivées et départs, de leurs vols selon les saisons. Un peu comme pour les avions dont les liaisons obéissent à des plans de vols. 

Autant qu'observer les oiseaux, il est important de les écouter. Chaque oiseau a son langage. Il est important de les reconnaître.

L'équipe scientifique du Bird center

 

 

Urdaibai Unescok 1984an ezagutu biosfera erreserba dugu, Oka errekaren itsasadarrean, Busturialdean, Bizkaian, Mundaka, Gernika eta Ibarrangeluk egiten duten irukian. Gautegiz-Arteagan kokatuta dagoen Bird center txorien behatokia 1994ean sortu Hegaztien babesleku berezian aurkitzen da. Hegaztien hegaldien igarobide nagusietariko bat da Urdaibaikoa, ekialdeko Europako tundratik, Islandiatik zein Eskozia eta Irlandatik heldutako hegaztin espezie aunitzen harat-hunatetan pausa lekua alegia. Larrazkenean, hego alderantz doatzi, bertan negua pasatzeko. Eta primaderan berriz ere iparrerantz itzultzen dira hantxe ugaltzeko. 60 bat hegazti mota iragaten dira Busturialdetik. Batzu aspaldidanik ez ziren bertan gehiago agertzen hala nola Arrano arrantzalea. 2021an itzuli da, eta bikote bat osatu da. Udaberrian itzuliko da Urdaibai paduran habia edo ohantzearen egiteko.

Edorta Unamuno biologoa eta Center-eko arduradunak zergaitik gunea aireportu baten terminal gisa pentsatua izan den argituko digu : hegaldien etorrerak eta irteerak adierazten dira terminal batean bezela, kasu hontan, hegaztien hegaldiak alegia ! Modu didaktiko libertigarria zera adierazteko : aroen arabera hegaztiak bertan ikusten ahal direla eta ez beti, beren migrazioen arabera baizik. Bestalde Edortari esker padura ondoko behatoki batetara joanen gara ahate txistulari, mokozabal eta txilinporta batzuen deskubritzera. 

Behaketa bezain garrantzitsua da txorien entzutea. Espezie bakoitzak du bere hizkera. Hauen ezagutza ezinbestekoa da

Bird center-eko lantalde zientifikoa 

 

 

La société scientifique Aranzadi a la responsabilité de l'Observatoire des oiseaux d'Urdaibai. Cette entité a plusieurs sections en son sein : sciences naturelles, anthropologie, archéologie, géologie etc. L'équipe biscaïenne assure un suivi des migrations des oiseaux en réseau avec les centres européens et africains d'observations tout au long de leurs couloirs de vols, outre une mission de recensement et de bagage. Elle publie de nombreux articles et compte rendus de recherches dans des revues spécialisées. Mais l'objectif du centre est aussi de vulgariser ces connaissances scientifiques et de sensibiliser le grand public à l'ornithologie. D'où l'accueil réservé sur place. 

 

 

Aranzadi elkarte zientifikoak Urdaibai behatokia kudeatzen du. Bere baitan aunitz sail badira : zientzi naturalak, antropologia, arkeologia, geologia ... Bizkaiko lan taldeak zentro europear eta afrikarrekin osatu sarearen bitartez hegaztien migrazioak segitzeaz gain, erroldatze eta eraztuntze lanak daramatza. Makina bat artikulu eta ikerketa akta publikatzen du aldizkari espezializatuetan. Bainan zentroaren beste helburu bat dugu jakitate zientifiko hauen partikatzea eta publiko zabal bat ornitologiari hurbiltzea. Bertan izango duzuen harrera horren adierazgarri !

 

 

Kortezubi accueille le Centre d’accueil d’animaux sauvages appelé Basondo, créé par le vétérinaire Xabier Maiztegi, aujourd’hui décédé. Nerea Larrabe en est la responsable. Basondo recueille surtout des animaux blessés qui ne peuvent être réintroduits dans la nature compte tenu de la gravité de leurs lésions, ou qui ont été recueillis petits, élevés au biberon, et incapables de vivre dans leur milieu naturel, à l'état sauvage. Il s’agit surtout de faune européenne mais aussi d’animaux issus de fermes ou abandonnés par des particuliers indélicats (furets, lapins, tortues …). Grâce aux équipes du centre, ces animaux échappent à l'euthanasie. 

Basondo a aussi pour fonction de recevoir des individus d'espèces fragilisées qui font ou ont fait l'objet de programmes de sauvegarde. Ainsi les loups, lynx et bisons. Il s'agit de constituer une sorte de banque génétique qui a permis ou permettra de reconstituer des populations d'animaux sauvages qui seraient victimes d'une pandémie ou de surchasse. Tout cela en lien avec d'autres centres comme Basondo, afin d'éviter tout problème d'endogamie. 

Basondo a aussi un objectif pédagogique : faire connaitre aux enfants la richesse de la faune locale : vautours, aigles, daims, cerfs, chevreuils, loups et lynx (même si ces deux dernières espèces ont disparu de Biscaye depuis près d'un siècle. Mais le loup, lui, revient du côté de l'Alava voisine ...). Enseigner le respect de la nature et de la faune en général. 

Basondo n’est pas un zoo et le but n’est pas non plus que tous les animaux recueillis ici se reproduisent. C'est un refuge et c'est beaucoup

Nerea Larrabe

 

 

 

Basondo fauna babeslekua Kortezubin kokatzen da. Xabier Maiztegi albaitari edo marexalak sortu zuen piztientzako espazioa. Gaur egun Nerea Larrabe honen arduraduna da. Guneak oso larriki zaurituak izan diren basa piztiak hartzen ditu eutanasia seguru bat animaliek sahiest dezaten. Pausa leku bat alegia. Piztien artean, aske bizitzeko erabat ezinezkoa zaien ume umetatik jasoak izan ziren orkatzak esaterako aurkitzen dira : biberoiaz haziak, gizakiekin gehiegi ohituak. Ala etxeko animaliak abandonatuak : dortokak edo apo armatuak, hudoak, loroak, untxiak ... 

Espezie ahaldu zenbaiten babeslekua da bestalde Basondo. Hala nola bizonte, otso eta katamotzak. Inoiz pandemia batek espezie bat (bizonteekin gertatu bezela) arriskuan jarriko balu, bertan banko genetikoa bageunduke, otso zein katamotzen ale zonbait izanda esaterako. Hori guztia zainketa plangintza andana batean sartzen da. Horrelako babeslekuen sare bat muntatu da, eritasun edota ehizagatik ahuldu diren pizti moten saldo edo taldeen ber sortzeko. Zentro ezberdinekin lan eginik, endogamia saihesten dute ere bai. 

Basondok helburu pedagogikoa dauka ere bai : ume edo haurrei bertako faunaren aberastasuna ezagutaraztea. Saiak edo putreak, arranoak, oreinak, orkatzak, otsoak eta katamotzak (nahiz azken bi espezie hauek orain dela ia mende bat Bizkaiatik desageri diren. Baina otsoa ez da hain urrun ... Araba aldean ibilki omen da !). Natura edo izadia zein faunarekiko errespetua izatea erakasten dute ere Basondon. 

Basondo ez da zoo bat. Ez eta ere piztiak ugaltzen diren toki bat bizi osarako barne egoteko. Ez, Basondo babesleku bat da. Eta asko da.

Nerea Larrabe

 

 

Pour visiter et découvrir Urdaibai de l'intérieur, rien de tel que de voguer sur les ondes du marais. Depuis plus de 25 ans, Mikel Razkin Goitia propose descentes et remontées (en fonction des marées) de l'embouchure d'Urdaibai. Depuis la plage de Laida ou depuis Gautegiz - Arteaga. Un mode de mobilité douce, qui évite évidemment le marais du Bird center où les oiseaux migrateurs élisent temporairement domicile, mais permet d'emprunter des bras de la rivière Oka à travers le marais. La magie du lieu en faisant du sport (un peu). 

 

 

Urdaibai barnetik deskubritzeko, paduraren uren gainean boga daiteke. Orain dela 25 urte baino gehiago, Mikel Razkin Goitiak Urdaibaiko jatsiera eta igoerak proposatzen ditu, itsasgora ala beheren arabera noski ! Laidako ondartzatik ala Gautegiz-Arteagatik. Mugikortasun eztia, zeinek Bird center-eko padura saihesten duen. Txori migratzaileek hautatu duten aldi bateko egoitza bakean uzten da. Aldiz Oka errekaren adar bat hartuz paduraren gaindi ibil daiteke. Toki horren magia kirol (pixkat) eginaz. 

 

 

Padurak eta urmaleak eremu hauskorrak dira. bateragarriak al dira bertako jarduera industrial, arrantzazko, nekezal, turistiko eta serbitzuzkoekin ? Busturialdean, 45 000 lagun bizi dira Urdaibaiko 22 udalerrietan. Bizitzeko eta lan egiteko modu jasangarri eta iraunkorra asmatzen saiatzen dira bertakoak Edortak dioenez. Urdaibai ez da erreserba natural bat bai ordea gune babestu bat. Toki izugarri bat, belaunaldiz belaunaldi zainduta, non kontuz ibiliz hainbat jarduera garait daitekeen naturaren errespetoan.  

Marais et étangs sont des milieux fragiles. Les activités industrielles, agricoles, touristiques, de pêche, de services, sont-elles compatibles ? 45 000 habitants vivent dans la région de Busturia où se situe la réserve de biosphère. Elle compte 22 municipalités. Comme le souligne Edorta, tout ce monde essaie de trouver un mode durable et soutenable pour vivre et travailler sur le territoire, en harmonie avec la nature. Urdaibai n'est pas une réserve naturelle mais un lieu étonnement protégé par les générations précédentes qui y ont vécu et travaillé.

Urdaibai ez da galduta dagoen eremu bat. Hemen bizia bada eta hau da babestu behar dena. Urdaibai n'est pas un lieu déserté, perdu. C'est un lieu de vie qu'il faut protéger.

Edorta Unamuno 

 

 

 

Poursuivre votre lecture sur ces sujets
pays basque nature parcs et régions naturelles txirrita à l'antenne vos rendez-vous france 3 animaux canoë-kayak