Har eta jan, ostalaritzaren aurpegi berria.


Baionan, Errobi hegiko jatetxe erdiak formula engoitik proposatzen du, Koronabirusak eraginiko krisia saihesteko asmoz. Baina, beste ogibide mota bat da.

Société
De la vie quotidienne aux grands enjeux, découvrez les sujets qui font la société locale, comme la justice, l’éducation, la santé et la famille.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "Société". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Baiona handi eta tipian, merkatu estali aldean eta Xaho Pelletier kaian 46 ostatu daude. 20 berriz ideki dira, “eramateko prest”, “take away” edo gaur egun hitz oso erabilia harturik, “drive” gisa. Kovid 19 dela kausa inposatu jatetxeen hesteari erantzun bat. “Ahal dena salbatzea entseatzen gara” ostalariek diotenez.  

Baldintza bitxi hauetan idekitze horrek zaurituak garela baina hilik ez erran nahi du !
Sébastien Gravé, ostalaria


Karta laburtua proposatzen dute ezen mementoko lankide guziak ezin bait dituzte sukaldeetan eta geletan enplegatu. Zati denborako langabezia arau bilakatu da. Urte bukaera arte luzatu da neurria. Profesiorako gozagarri. Kargu sozial patronalei dagokienaz berdin, martxo, apirila eta maiatzakoak baliogabetuak izan dira. Bainan negozio sortu edo hartu berri dutenentzat diru maileguak beti hor daude. Frantses gobernuak hartu deliberoei ongi etorria eman diote ostalariek, bainan badakite hemendik urte baten buruan interesik gabeko Estaduak Bermatu Maileguak turnatu beharko direla. PGE frantsesez. Haratago interesak ordaindu beharko dira, bi eta bost urtetako epeen arabera.

Pizzeria eta ostatu italiar deitu Mona Lisaren naugusiarentzat gauzak pittat errexagoak dira : “Nik bezela, negozio funtsa ordaindu dugunontzat, zaila izan arren, aterako garelakoan nago”. Autofinantzamendurako gaitasun erlatiboa dadukate. Bainan hasi berrientzat zailagoa da. “EBMak oxigeno bufada bat dira gaur, bainan maileguak iztuli beharko dira goiz ala berant. Orduan zer ?” azpimarratzen du.

Bere ofiziokide guziak bezela, arrahastea noiz eta zer izanen den galdetzen dio bere buruari Dominique Bellecostek. Maiatzaren 12an pizzak eta ohizko menuko zenbait jaki eta deserta proposatzen ditu. Halere, golpea, gogorra da.

Bost oren epe barnean jatetxea itxi dugu. Dorpea izan zen. Iragarria zen igande eder baten bezpera hartan, izozgailuak beteak genituen ! Negu nahiko triste batetik ateratzen hasiak ginen eta, banba, Koronabirusak sasoi berriaren hastapen aitzin izorratu gaitu.
Dominique Bellecoste, La Mona

Pixkat urrunago, arkupean, bi anai gelditze behartuaz garbiketa erraldoia egiteko zein antolaketa batzu eta maiatzaren 15eko arratsalde hartan pizzen eramateko serbitzua idekitzeko baliatu dira. Bi hilabeteko etenaldiaren ondoko arrapartitzea. Zati denborako langabezian daude beren 10 langile. Orain dela 7 urte ideki jatetxearen ondoan ostatu ttiki bat ber hartu zuten 2018an. Gauzak ongi ateratzen ziren orduan, lan ta lan. Bainan aurten, dena hankaz gora botata dago. Har eta jan delako hautua, gaitz erdizkoa da.

Begi hutsez ari gara. Udan zer eginen dugu ? Jazko negozio zenbatekoaren erdia baino guttiagoa hain segur. Baina tira, ekinen diogu.
Maxime Hingant - Une bouteille à la Nive


« Take away » moduan berriz hasiak ez diren jatetxeak obratan daude (arras gutti), garbiketa sakonetan (pixkat gehiago) eta erabat itxita (gehienak). Ostalier baikorrenak ekainaren 2an iragarria den benetan idekitzeko aukeraren zai daude. Deskonfinamendua hasi arren, karriketan biziki jende gutti ibilki dela aitortu behar da. Ber hastea arras emeki doa. Enpresa, banku, serbitzu eta arduralaritzako ohizko bezeroak ez dira berriz ageri. Telelana dela kausa ?

Joan den asteartean, Har eta jan sistema ezarri lehen egunean, 30 bat platerren saltzea pentsu zuen  Xurasko deitu ostatuko nagusiak. Bainan nehor ez zen hurbildu. Etsigarria ! Asteazkenean eta ortzegunean bizkorralditxo bat senditu zuen halere. Sare sozialek eta ahoz ahokoak lagunduko dute iniziatiba, beretzat gainontzekoentzat bezela.  

Gogo flakoa ez izateko berriz hasi gaituk. Bizi osoan lan egiten duk eta zanpez, bi hilabetez dena bertan behera gelditzen duk. Paper boltsak eta zurrezko mahainekoak erosi eta horra gaituk !
Christian Lavie - Xurasko


Beste Christian batengana goaz, bere auzokidea eta laguna. Berak sortzen duen giro apartagaitik funtzionatzen du ere bere ostatuak. Gaur egun, ezin goxa. Euskal kantu bat ondoren, Charles Aznavourren “ La mama “ kantalotsez ematen atzematen dugu. Normalki eguerditan, 100 lagun baino gehiago biltzen dira (langile, ikasle, abokatu, komertzianteak hots, Baionako gizartearen ispilua). Bainan hor, plater eta ogitarteko zonbait salduko dira. Eta hemen bertze jatetxe orotan bezela, galdera bera : zer izanen da udaldia, udaberri bitxi honen ondotik, Xingar feriarik gabe, Bazko egiazko oporrik gabe, maiatzaren zubirik gabe ?  

Betiko giroa ez da auzoan. Triste samarra da. Pertsona batzu pasatzen dira baina ixilka. Aurten Musika bestarik ez. Baionak bestarik ez !
Christian Erramoun - Le Bar du Marché


Bostpasei sukaldarik har eta jan sistema proposatu zuten konfinamendu denboran ia. Sébastien Gravé chefak bezela, zeinek jatetxe eta kafetokien itxieraren 15 egun eta gero labeak berpiztu zituen. Bertze lau sukaldari lagunekin Baionako ospitaleko langileentzat menuak preparatu zituen, dohainik. Eta berehala hiru lankideekin, jatetxea ireki zuen har eta jan formularekin, gainontzeko langileak zati denborako langabezian izanik. Menu gastronomikoa proposatzen du.

Egiten duguna plastiko kutxatxotan ematea , boltsetan eramateko, ez duzu arrunt gure ofizioa, baina ! Bezeroek eskertu gaituzte guk eskertu nahi genituelarik!
Sébastien Gravé, La Table de Sébastien.

Ideia, astean 6 egunez, bertako ekoipenaz oinarrituriko sukaldaritza proposatzea, bertako eta betiko ekoizleak lagunduz. “Azkenean, depresiorik ez ! Erronka berriari ekinez, oldar berri bat hartzen saiatzen gara” dio sukaldari gazteak. Eta ibilki da, hastapenetik, asteburuetan aunitz gainera.
 


Bertako produktu eta “Made in France” delakoaren pario bera egiten eta defendatzen du Roland Héguyk. Ostolaritza Industria eta Ogibideen Batasunako buruak krisi sanitarioaren aitzin, publikatu berri zuen liburua erabat iragarlea da : « Gure turismoa alda dezagun! ». Bainan gaur, Miarriztarrarentzat lehentasuna zera da : ekainaren 2rako aurreikusia den berridekitzea segurtatzea, osagarri egoerak hobetzen jarraitzen badu. Ortzegunean Lehen ministrariarekin bururatu bilkuran adostu bezela profesioaren ordezkariekin. Hauek, apirilaren 24an, osagarri protokoloa

Turismo ministeritzari aukeztu zioten, bezeroak zein langileak baldintza sanitario ezin hobeagotan errezibi ditzaten. Onarpenaren zai daude. Bestalde, deiadarka ari da : beti ere egoera hobetuz balijoa, baimenik gabe etxetik 100 kilometrotara alde egiteko debekuaren mantentzea golpe hilgarria izanen zela dio.  Kondutan hartuz gainera, udan, turista atzerritarik gabe egin beharko dela. Bestalde Roland Héguyk beste arazo bat aipatzen du. Jatetxeko geroa nola sergurta normalki, adibide hau hartuz : 40 lagunei harrera egiten zaielarik, neurri sanitarioengatik 10 ala 15 gehienez onartzen ahal badira aldikal ?

Hemendik urte bukaera arte iazko diru sartzearen % 50a egiten badugu nahiko ongi izanen da.                                                          Roland Héguy, Ostolaritza Industria eta Ogibideen Batasunako burua

Milioi bat enplegatu daduzka sektoreak, eta Turismoak bertze bi milioi. Museoak, parkeak, ondartzak eta mendirako sarbideen idekitzea ezinbestekotzat jotzen ditu ostalierren batasun buruak. Maiz ahanzten diren langille hauetaz oroitzen da ere Roland Héguy : hegazkin eta trenetako ostalaritzaren 12 000 enplegatuak. Sektore horrentzat normaltasunaruntzako itzulera (bada) hemendik bi urte et’erdiz hiru urteren buruan baizik ez delarik aurreiksuten ...  

Lan sail horrek desio bat baizik ez du : Errobi hegiko jatetxe bateko menuaren ordez idatzi izan zen “Berriz arte” hori lehen bait lehen gerta dadila !
 

 

Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information