Euskal ondartzertzeko pasealekuak berriz idekiak !

Gaur goizetik (maiatzaren 12an), itsas bazterreko ibiltokietatik paseatzea aizu da. Konfinamendua zela kausa itsasoruntz jotzea ezinezkoa zen. Debekua berez altxatu da Prefetak ez baitu luzatu orduan hartu deliberoa, Frantzia osoan aplikatzen zena.

Société
De la vie quotidienne aux grands enjeux, découvrez les sujets qui font la société locale, comme la justice, l’éducation, la santé et la famille.
France Télévisions utilise votre adresse e-mail afin de vous envoyer la newsletter "Société". Vous pouvez vous désinscrire à tout moment via le lien en bas de cette newsletter. Notre politique de confidentialité

Ondartzan ibiltzea aldiz debekatuta dago, surf ala igeri egitea bezela. Halere, Euskal kostaldeko auzapezek, maiatzaren 11an, lan egin zuten postura amankomuna adosteko : hau da, aho batez Pirineo atlantiarretako prefetari jendeek ondartzara itzultzeko baimena berriz izan dezaten eskatzen diote. Gaur proposamena  borobiltzen aritu dira, beren bozeramailea den Bidarteko auzapezak zer galdegiten duten adierazi digularik goiz partean egin elkarrizketan.

Zer egiten ahalko da ?

Uretara joatea posible izanen da, igeri ala surfaren egiteko. Ondar gainean ibiltzea eta lasterka ibiltzea aizu izanen da, baina inolaz ere bainu oihal gainean egotea, eguzkiaren hartzeko edo irakurtzeko. Ez eta ere haurrek ondar gazteluak edo, egin ditzaten. Ondartzaren erabilpen dinamikoa xede dute. Beste muga bat, ondartzan egoteko tartea : goizeko 6etatik (hots eki ateratzen denetik) arratsaldeko 7ak arte. Helburua da, ondartzazaleek ez dezaten hurrupaldi edo piknikarik antola. Ondartzetako ostatutxoak itxita dauden unean, auzapezek ez dute nahi jendeak bil daitezen, bertan pesta egin dezaten, ondar zein belar gainean ala txirringitoetako mahaiak erabil ditzaten.
 

Auzapez bakoitzak ezin zuen bere egitasmoa aurkeztu. Sinesgarritasuna izan behar genuen. Proposamen bateratua eginez, pisu gehiago badugu, erantzukizuna adierazten dugu.
Emmanuel Alzuri, Bidarteko auzapeza eta Kostaldeko auzapezen bozeramalea.  

 Arau berriak errespetatuak izan ezean, berehala ondartzen ixtea eskatuko lukete. Landesetako alkateek Mont-de-Marsaneko prefetari eskatu neurrieri hurbildu nahi izan diete, bi departamenduen arteko neurrien artean, alde haundiegi izan ez dadin. Ondartza “libreagoak" ez dituzte nahi, toki batetik beste baterako jendeen mugimenduak saihesteko.

Euskal kostaldeko auzapezek helduden asteburarako idekitzeko baimena Paubeko Prefetarengandik erdietsi nahi lukete : Frantzia guzian ondartzetara joateko debeku orokorrarekiko derogazioa alegia. Ekainaren 2a arte iraun dezakeen neurri berezia dugu eskatutakoa, zeren eta ordutik landa, gobernuak Koronabirusak eragin ondo administratibo eta sanitarioak zertan geldituko diren deliberatuko baitu. Maiatza ondarreko “zubiak” antolatu nahi izan dituzte auzapezek, jendeak atsedenaldiez goxa daitezen pixkat, beti ere osagarri neurriak eta jestuak errespetatuz.
 


Goizean, lehen etapa hontan, itsasbazterrean jendea ibili da. Baina ez ainitz, haize mehe batek ufatzen baitzuen. Ausarteenek halere itsas bazterrera jo dute, itsasoa hurbiletik ikusteko eta kresalaren usaintzeko. Arrangoitzeko ama batek azken bi hilabeteotan itsasoa ikusi ez zuen semea horren berriz sentitzera Bidartera eraman du goizean.

Hats hartzea berriz plazer bat izan da. Airea hartzea aspaldiko partez !
Marina

Hemen bizitzea zorte haundia da. Ongi gaude. Bainan Bidartarra izanik, herrian barna ibiliz orain arte itsas bazterrera joateko aukerarik gabe hain gertu izanik ez zen arras goxo. Gaur aldiz, bai poza !
Sharon

Miarritzen, Ondartza handiaraino joan daiteke berriz. Xeilak ala keheilak gibeleratauk izan dira, ondar gaiena inork ez dezan jo. Baina orain bai, herriko kasino pasealekutik ibil daiteke.

Gaur Hortense alabaren urteburua da. Horren ospatzeko pausa eguna hartu dut berarekin eta bere anaiarekin Miarritzen itsasoa ikus dezagun. Hemendik hamar kilometretara bizi gara. Eta itsasoa falta zitzaigun.
Gwenola

Hortensek eta bere anaia Hippolytek gustora surfa eginen zuten ... baina astebururarte itxaron edo goaitatu beharko dute. Prefetak auzapezen eskaera onartzen badu.

 
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Tous les jours, recevez l’actualité de votre région par newsletter.
Veuillez choisir une région
France Télévisions utilise votre adresse e-mail pour vous envoyer la newsletter de votre région. Vous pouvez vous désabonner à tout moment via le lien en bas de ces newsletters. Notre politique de confidentialité
Je veux en savoir plus sur
le sujet
Veuillez choisir une région
en region
Veuillez choisir une région
sélectionner une région ou un sujet pour confirmer
Toute l'information