REPLAY. Txirrita avec Robert Larrandaburu "Pipas", des Pyrénées basques à l'Himalaya

Robert Larrandaburu est natif de Haute Soule. Tout gosse il part avec ses parents à Paris mais a toujours la tête dans ses montagnes. Malgré sa passion pour son métier d’enseignant l’appel des sommets est trop fort. Il amènera Robert à gravir trois 8 000, et à devenir guide de montagne.

Robert Larrandaburu "Pipas"
Robert Larrandaburu "Pipas" © Txirrita 2021

Voir ou revoir l'émission

Txirrita avec Robert Larrandaburu "Pipas", des Pyrénées basques à l'Himalaya

Robert Larrandaburu Basabürüan sortu zen, Larrainen, eta gazte gazte zelarik, Aitamekilan Pariserat joan zen. Han bere Xiberoko mendiak beti gogoan izanik herrirat itzultzea deliberatu zuen ikasketak amaitu eta. Errejent zen bere ogibidea arras gustukoa izanik ere, tinen deia azkarregi izanda, mendi bidexkak hartzea erabaki zuen. Hiru 8 000 eginen zituen eta mendi gidaria bilakatuko.

 

Orhi
Orhi © Txirrita 2021

 

Ekainaren 20an goizeko 10:35etan, France 3 Akitanian.

La montagne est un aimant pour Robert. Il ne peut vraiment expliquer la paix et la sérénité qu'il ressent sur les sommets. Mais elles sont au rendez-vous et il en a besoin. Il respecte la montagne et a appris à la connaître. Son premier 8 000, il le fait avec une expédition navarraise, en 1995, dirigée par Gregorio Ariz, un ami de Pampelune. Dans la cordée, des alpinistes de renom et confirmés tel Iñaki de Otxoa. Ce sommet, c'est le Shishapangma au Tibet. Robert en tire nombre d'enseignements pour monter la première expé du Pays basque nord. Ce sera le Gasherbrum II en 1998, au Pakistan. Une équipe d'amis de Bayonne et Ustaritz, et une jeune femme de Lasarte en Guipuzcoa. Arrate Otaegi, à laquelle nous rendons hommage en puisant dans une archive tournée en 1995, quand nous avions suivi les préparatifs de l'expédition au pied du pic d'Anie. Une alpiniste au caractère bien trempé, d'une infinie gentillesse, décédée trop jeune, en 2019. Cette expédition est couronnée de succès : Arrate et Robert atteignent sans encombre le sommet. 

J'aime la compagnie des gens. Mais la ville ... Déjà Bayonne est bien grande pour moi ! En montagne, je suis détendu et en phase avec la nature. Jenteak maite dütüt bena hiria ... Baiona ja handiegi zait. Bortüan hontsa niz eta lasaitzen niz, mendiarekin bergogoko.

Robert Larrandaburu "Pipas"

 

Le clocher de l'église de Larrau et le pic d'Orhi. Orhiko tinia eta Larraineko elizako zeinütegia
Le clocher de l'église de Larrau et le pic d'Orhi. Orhiko tinia eta Larraineko elizako zeinütegia © Txirrita 2021

  

Mendia imana bat zaio Roberti. Ez ditzake arrunt adieraz gailurretan sentitzen dituen bakea eta sosegua. Baina beti hor aurkitzen ditu eta hauen beharra du.  Mendia maite eta errespetatzen du. Bere lehen 8 000, nafar espedizio batekin egin zuen, 1995ean, Iruñeako lagun den Gregorio Arizek zuzentzen zuena. Sokadakideen artean goi mailako alpinista famatuak baziren, tartean, Iñaki de Otxoa. Tini hau, Shishapangma dugu, Tibeten. Karia hartarat Robertek aunitz ikasi zuen Iparraldeko lehen espedizioa munta zezan. Gasherbrum II izanen da, Baiona eta Uztaritzeko lagun batzurekin buraratua, Lasarteko Arrate Otaegi mendizale gazteak ekiparekin ere bat eginen du. Bere omenez 1995ean filmatu artxibo bat proposatzen dugu Auñamendi aldean espedizioaren preparaketak segitu genituelarik. Nortasun haundiko alpinista jatorra, 2019an goizegi zendua. Espedizioak arrakasta izan zuen saritzat : Arrate eta Robert gailurrera iritsi baitziren.  

Gasherbrum II Arrate et Robert
Gasherbrum II Arrate et Robert © Gasherbrum II espedizioa

 

L'Everest au Tibet, Robert en a gravi le sommet avec son ami Fred Lafitte d'Ascain en 2010, et bien sûr grâce au soutien de toute la cordée. Car jamais Pipas ne tire la couverture à lui. Il met toujours en avant le groupe, le collectif. Outre ces trois 8 000, il a découvert et pratiqué les montagnes de l'Atlas au Maroc et de l'Amérique du Sud. Et puis c'est à ski qu'avec son épouse Mertxe et des amis, il a fait un 7 600 mètres, dans la région du Ouïghour. Accompagnateur en montagne, outre les randonnées pédestres et l'escalade, Robert propose des périples en VTT, sans oublier le parapente. Mais toujours en donnant à ses clients des clés de compréhension de la géographie, de l'histoire et des populations et cultures des régions traversées et visitées. Robert se plait à souligner que gravir un 8 000 n'a jamais été une fin en soi."À chacun a son Everest !" dit-il, citant l'alpiniste française, Christine Janin. Orhi peut être cet Everest ! 

Tibeten Everest gainditu du Robertek Fred Lafitte, Azkaingo lagunarekin. Eta noski sokadakideekin. Ezen Pipasek sekulan ez baititu arrakastaren merezimenduak bere baizik egiten. Kolektiboa beti lehen lerroan ematen du. Hiru 8 000 hauez gain Marokoko Atlaseko mendi eta Hego Ameriketako bortuen gaindi ibili da. Mertxe emazte eta zenbat lagunekin eskiz Ouighour herrialdean 7 600 metra bat egin du ere bai. Mendi laguntzaileak, ibilaldi eta eskaladaz gain, VTT ibilaldiak proposatzen ditu, oihalhegala ahantzi gabe. Bainan beti beti, zeharkatzu eta bisitatu mendi zein bortuetako geografia, historia eta populuei buruzko gako eta xehetasun batzu emanez. 8 000 baten egitea berez ez dela helburua erraten ohi du Robertek. "Nork bere Everest !" dio, Christine Janin frantses alpinista aipatuz. Orhi, Everest hori izan daiteke. 

 

Je parle toujours du collectif, car tu n'es pas seul à atteindre un sommet. Il y a le groupe derrière toi et avec toi ! Et je dis toujours : "On part tous et on revient tous !". Kolektiboa beti aipatzen düt zeren eta tontorrerat ez bait hiz bakarrik iristen. Taldea dük hirekin eta gibelean ! Beti dioat : "Denak partitzen gütük, eta denak arrajiten gütük".

Pipas

 

Fred Lafitte et Robert Larrandaburu sur l'Everest
Fred Lafitte et Robert Larrandaburu sur l'Everest © Collection privée Robert Larrandaburu -ren bilduma

 

Pourquoi "Pipas" ? 

C'est à l'occasion d'un récital à Gotein en Soule auquel participait Robert, qu'il sut que des fans lui avaient donné ce surnom. Robert aime fumer la pipe ... Mais est-ce  bien recommandé pour l'alpinisme ? "Avec modération, sachant que cela peut nuire à la santé", précise Pipas. Un sportif comme Robert ne s'en fait pas l'ambassadeur. Pendant le tournage de l'émission il nous a raconté que lors dudit concert il entendit appeler : "Et maintenant Pipas". Puis à nouveau : "Et maintenant, Pipas !". Enfin : "Pipas est invité à monter sur scène !". Et là, un musicien qui attendait aussi son tour lui dit : "Hé, c'est à toi !". "Ah bon, Pipas c'est moi ?" Et c'est ainsi que Robert su qu'on le surnommait ainsi ! Désormais, toute sa famille aussi l'appelle "Pipas". 

Zendako "Pipas" ? 

Aspaldian Gotainen egin kantaldi baten karietarat Robert ohartu zen hainbat lagunek "Pipas" izengoitia eman ziotela. Pipa erretzea gustatzen zaiolakotz. Mendi tontorretarat edo tinetarat igotzeko gomendatua ote ? "Neurriz pipatzen dut eta osagarriari  kaltegarria izaten ahal zaiola badakiat" zehazten du Pipasek. Kirolari bezela ez da horren enbaxadorea. Emankizuna grabatzen ari ginela delako kontzertu horren anekdota polita kondatu zigun Pipasek. Eszenatokirat igoteko zai zegoela "Eta orain Pipas" entzun zuen. Bego. Berriz ere : "Eta orain, Pipas !". Azkenean : "Taulen gainean Pipas goaitatzen dugu !". Aiduru ere zegoen musikari batek erran zion orduan : "Hi, Robert, hire txanda duk !" Orduan zenbat jendek horrela izendatzen zuela ohartu zen. Geroztik, familian ere "Pipas" deitzen dute.

 

"Pipas" !!!
"Pipas" !!! © Collection privée Robert Larrandaburu -ren bilduma

 

Les invités de Robert. Roberten gomitak.

Mertxe Larrandaburu, compagne de Robert, laquelle, au début du moins, suivait depuis Tardets où ils résident, les aventures de Pipas au Tibet et ailleurs. Avec parfois anxiété et doutes lorsque Robert ne pouvait pas communiquer. Très vite ele a partagé cette  passion des cimes, devenant elle aussi accompagnatrice en montagne. Ils vécurent avec des amis le terrible tremblement de terre de 2015 au Népa à l'occasion d'une randonnée.

Jüje Etxebarne, voisin et ami des Larrandaburu. Grand connaisseur de la culture basque c'est avec des mots d'une belle poésie qu'il exprime son admiration pour l'alpiniste souletin.  

Pierrot et Robert Larrandaburu. Deux oncles de Robert, passionnés comme lui de chants. Ils en interprètent deux pour Txirrita ! Le grillon chanteur est aux anges ! 

 

Mertxe Larrandaburu
Mertxe Larrandaburu © Txirrita 2021

 

Mertxe Larrandaburu, Roberten bide laguna, lehenengo urteotan, Atharratzetik (bizi diren herritik), senarraren abenturak segitu zituena, lehen espedizioen gora beherek dudak eta estutasuna bere baitan sortzen zituztelarik. Gero erabat partikatu ditu abentura hauek, bera mendigoizalea izanik eta mendi languntzailea bilakatua ere. Biok adiskideekin Nepalen antolatu mendi ibilaldi baten karietarat bizi zuten 2015ko lur ikara. Mertxe, Roberten zurkaitza.

Jüje Etxebarne, lehen auzoa eta adiskide mina. Euskaltzale sutsuak, jakitun izugarriak, hitz erabat poetikoz Roberten ibilbidea llaburbiltzen digu. Atharratzeko plazako ostatu famatuan hartzen gaituzte. 

Pierrot eta Robert Larrandaburu. Roberten bi osaba hauek, Pipas bezela kantuzaleak, bi abesti eskaintzen dizkiote Txirritari ! Gure maskota kantariaren pozarako ! 

 

Jüje Etxebarne
Jüje Etxebarne © Txirrita 2021

 

Les chants. Abestiak. 

Larrainen izanda, bortuan, Xiberoan, kanturik gabeko Txirrita ezin zen pentsatu ! Robert bestalde, kantaria dugu, disko bat 90ko hamarkadan atera zuen eta hainbat kantalditan parte hartu. Pariseko Euskal etxea izan zuen lehen agertokia. Hain zuzen, Parisen konposaturiko "Haizea" abestia proposatzen digu. Bai eta ere "San Jüjefen ermita" kantu larraintarra. Txirritaren aspaldiko lagunak diren bere bi osaba eta Pipas kantalotsez aritzen dira. Robert (Beste Robert bat zeini buruzko ixtorio zinez ejerra kondatuko dugun Txirritan. Eta bai aurkezpenean den dena erraten dudala uste ote duzue ? Sorpresak behar ditu emankizunak !) eta Pierre Larrandaburuk "Tinetako rallya", "Irati xuri ta berdea" eta "Errecart eta Pitreau, euskal laborantxaren zaindariak" deitu saioetan parte hartu zuten. Eskertuak izan daitezen bi lerrotxo hauen bitartez, Mertxe eta Jüje bezela. 

Etant à Larrau, en Haute Soule, il était impensable de réaliser ce Txirrita sans aucun chant ! D'autant que Robert est chanteur et publia d'ailleurs dans les années 90 un disque. Il se produisit sur de nombreuses scènes du Pays basque et à Paris, à Eskual etxea, la maison basque qu'il fréquentait avec ses parents et où tous trois retrouvaient amis et parents partis travailler dans la capitale. C'est là-bas qu'il composa "Haizea" (Le vent) qu'il interprète avec deux de ses oncles, Pierre et Robert (et oui, le même prénom, dont vous en découvrirez la raison en regardant Txirrita ... Il faut toujours savoir mettre l'eau à la bouche et ne pas tout révéler dans la présentation de l'émission !). Autre chant, traditionnel celui-ci, de Larrau, "San Jüjefen ermita" (L'ermitage de Saint Joseph), interprétée à trois voix également. Pierre et Robert sont des amis de Txirrita; ils participèrent aux émissions consacrées au "Rallye des Cimes", à "Irati blanche et verte" et à "Errecart et Pitreau, défenseurs de l'agriculture basque". Qu'ils soient ici chaleureusement remerciés comme Mertxe et Jüje.

 

Pierre, Robert I, Robert II
Pierre, Robert I, Robert II © Txirrita 2021

 

Les archives. Artxiboak. 

Les préparatifs de l'expédition Gasherbrum II en 1998, au pied du Pic d'Anie.                                                                                            Gasherbrum II espedizioaren preparaketak Auñamendi zolan, 1998an.

L'expédition au Shishapangma de 1995, suivie par les élèves de l'ikastola Oihana de Bayonne et le retour triomphal de Pipas, accueilli par ses fans de cette école primaire !                                                                                                                                                                1995ko Shishapangmarako espedizioa, Baionako Oihana ikastolako ikasleek segitua, eta Pipasen ospe handiko itzulera, lehen mailako eskolakoek eskainia.

Un extrait du magazine Basabürüa consacré à la Haute Soule, dans lequel témoignait si joliment la grand-mère de Robert.                Basabürüa deitu Xiberuako ibar eskuin eta ezkerreri buruzko magazina 1998an egina, zeinean Roberten Amañi zena lekuko aparta izan zen. 

 

Ermitage Saint Joseph San Jüjefen ermita
Ermitage Saint Joseph San Jüjefen ermita © Txirrita 2021

 

Txirrita Robert Larrandaburu, "Pipas", la montagne au cœur !

Poursuivre votre lecture sur ces sujets
txirrita à l'antenne vos rendez-vous pays basque nature parcs et régions naturelles montagne région nouvelle-aquitaine