Francis Lafargueri dedikatzen diogu Txirrita hau. Ziklismoaren jakitate handiko gizona, emankizuna filmatu eta aste bat berantago zanpez zendu zena. Horren galtzeak bere senideak, lagun guziak eta txirrindularitzaren mundua sekulako asalduran bota ditu. Aipatzen zizkigun bere betiko pasioa, ondoko belaunaldiengan zeuzkan itxaropenak, ezagutu eta lagundu zituen txapeldunak, bere adiskide minak bilakatu zirenak.
2023ko uztailean Euskal Herritik berriz abiatu da. Bilbotik hasi eta gero Euskal Herria zeharkatu du helmuga eta abiapuntu Donostian, Gasteizen, Amorebieta eta Baiona izanik. Txirritarentzat aitzaki ona txirrindularitza aipatzeko are gehiago Francis Lafargue eta Ximun Larrek "Iparraldeko ziklismoaren historia" liburu ohargarria lau eskuz idatzi berri bait dute. Emankizun horren egiteko bigarren pizgarria. Argazki aunitzez ornituriko edizioa (batzu argitaratu gabeak), Francisen bildumetan eta altxorretan atzemanak.
Iparraldea :
Kirolen lurra da herri hau : pilota noski, futbola eta errugbia, berrikiago surfa, eta tradizioz ere ziklismoa. Aipatu liburua Euskal Herriko txirrindularitzaren figurei omenaldia dugu bai eta lehenengo ta gaurko criterium eta lasterketen memoria ta bilduma. Munduko bi gerlen artean aunitz topaketak baziren eta biziki herrikoiak ziren. Talentu berriak izen baten jabe egiten ziren eta hortzak zorrozten zituzten lasterketa hauen karietara !
Lehen herriko besta abantxu orotan criterium bat antolatzen zela oroitu behar da. Pilota ondotik bizikleta zen ereduzko kirola. Gaur egun trailak dira gehiago gogoko.
Ximun Larre
Txirrita hontan liburuko izen haundi batzu aipatzen ditugu, nik hautaturik, egia erran artxibo eta ilustrazioak ditudan arabera. Besteen deskubritzeko edo arradeskubritzeko, Francis eta Ximunen liburuaren irakurtzeko gomendio egiten dut.
- André Darrigade, Landestarren artean Miarriztarrena ! 1959an errepideetan munduko txapelduna, Frantziako itzulian 22 etapen irabazlea. "Landeetako erbizakurra" ezizenak bere elegantzia fisikoa eta morala omentzen du. Azken 50 urteotan Miarritzen bizi da liburudendari ospetsua. Hautuzko euskalduna !
- Marcel Queheille "deabru gorria" izengoitiduna, segur aski buru gainean beti zeraman txapel gorriagaitik. 1959an Baionara iristen den etapa irabazten du, ziklismoan Xiberotar prestuena bilakatuz. Bere lanbideak 1950etik 1963raino iraunen du. 80 urtetik goiti izan arren horren maite zituen Pirineoetako lepoak oraino iragaten zutik pedalatuz ikusten ahal zen !
- Romain Sicard Hazpandarra urte berean, 2009ko etorkizunaren itzuliaren irabazlea izan zen eta errepideetako Esperantza mundu txapelketarena. 2009raino Frantziako 7 itzulitan parte hartzen du, Espainiako 5 Vueltatan eta Italiako Giro batean, Orbea eta Euskaltel euskal taldeetan eta gero Total Direct Energie ekipoan. Zorigaitzez osagarri arazoek bere karreraren amaiera goiztiarra eraginen dute. Gaur egun biziki inplikatua da Team Iparralde deitu taldean, bere pasioa eta esperientzia edo eskarmentu oro Iparraldeko eta Landesetako hegoaldeko ziklismoaren gazteen serbitzuko emanaz.
- Miguel Indurain nahiz ez den "alde hontakoa", Villabako Nafarra, 1991tik 1995era bost aldiz segituan Frantziako itzuliko irabazlea, 1995ko erlojuaren aurkako munduko txapelduna eta 1996ko txapeldun olinpikoarra, Francis Lafargueren lagun mina, ezin nuen bide bazterrean utzi.
Hegoaldea :
Iparraldeko txirrinduzaletasuna aipatu ondoren, mugaz bestaldera jotzen dugu Donostia aldera. Gipuzkoa kirola lurra da ere bai. Probintziako bizikletaren federakuntzak 3 000 lizentziatu daduzka eta lasterketa gehien antolatzen duen Espainiako herrialdea da. Mundu mailan babestua izan den lehen ekipa Bizkaikoa izan zen, Baqué deitutakoa. 2024ean 46. urteburua ospatuko du bainan talde profesional erraldoiekin ezin konpetituz bidea bukatuko duen urtea izango da ere bai.
Gipuzkoa, harrera lurra zaie Iparraldeko eta Landesetako hegoaldeko semi-pro eta profesionalak diren txirrindulariei. Team Iparralde taldeak probintzian antolatu karrera askotan parte hartzen du.
Team Iparralde gure ekipa egin dugu. Euskal ziklismoaren senidea dela kontsideratzen dugu zinez.
Arritxu Iribar
Ekonomia eta zilismoa :
Txirrindularitza orobat da : kirola eta ekonomia. Emankizuna prearatzen ari ginela Francisek tema horren aipatzea proposatu zidan eta Etxeondo enpresa deskubri genezan. Lasterkarien jantzietan espezializatua oso preziatua den enpresa alegia. 1976ean Rodrigo sendiak Etxeondo sortu zuen. Paco, aita, ama eta gaur egun ere seme alabak ari dira bertan, ehun bat langileekin. Euskaltel, Reynolds, Once, Banesto, Sunweb, CCC, txirrindularien taldeentzat egiten dute lan, atorrak eta galtza motzak erabat "corporate" proposatuz eta eginez. Paco Balenciagarentzat lanean hasi zen. Ez deus guttiago !
Euskal Herrian bizikletak ekoizten dira hala nola oso famatuak diren Mallabiako Orbea zein BH Vitoria-Gasteizen. Bi ola 1920ean Eibarren sortuak, garaian fusila eta revolverren kalitateagatik famatuak !
2023-ko Tourra :
« Ongi eTourri » hitz joko ederra, ongi asmatu zen Euskal erkidegoan Tourrari ongi etorria emateko.
2023ko itzulia hiru egunez Euskal Herrian instalatu da, Landesetara eta Biarnora abiatu aintzin. Han Zuberoatik pasatu zen. Euskal Herria ohoratu du 110. Tourraren edizioak.
Kirol besta haundia eta denbora berean makineria erraldoia da Tourra. Hegoaldeko instituzioek 15 milioi euro mahai gainean ezarri zituzten. Gutxienez, hegoaldeko komentatzaile jantzienek zehazten dutenez.
2023ko itzulian Euskaldunek mailari eutsi diote, hala nola : Izagirre anaiek (Ion,13. etapako irabazlea), Pello Bilbao (10. etapako irabazlea).
Eta giroa ! Milaka euskaldun bildu dira ziklistek hartu errepideen bazterretan, pelotoi osoari bihotz emateko, oso publiko ona baita, kirol zintzotasun erakusle. Baina aunitz ikurriña izanda, independentziaren aldeko aunitz eslogan emanik eta euskararen presentzia izanik, 2023ko tourraren edizioaren hasiera zinez Euskal Herrian gertatu zela adierazi zen.
Eragin baikorrak izanen ditu Tourrak, turismoa mailan eta hain segur ere lizentzien kopuruari dagokionaz, aurten auniztu beharko liratekenak.
Kirola eta kirolariak lehen lerroan izan behar dira. Atzean gai komertzialak eta dirua
Francis Lafargue
Team Iparralde U19* :
Orain dela bi urte sortu zen talentu gazteen talde hau. Hasieran hitzartzeak Aviron bayonnais-eko taldea eta Mauleko Sport Athlétique (SA Mauléon) delakoaren txirrindularitzaren saila biltzen zituen. 2022 - 2023ko sasoian atzera jo du azken kluba horrek bainan Donibane Lohitzuneko Euskal bizikleta eta hego Landeetako hiru taldek (Peyrehoradeko Baskoland, Guidon Saint-Martinois eta le Vélo Club de Tarnoseko bizikleta kluba) Team Iparraldearekin bat egin dute. 2023ko neguan talde berritua aurkeztua izan da eta 16 txirrindulari dauzka Juniorren sailan. Zuzendaria Romain Sicard da, Vincent Vierge laguntzailea eta presidentea François Duhart.
*juniorrak
Gomitak :
- Francis Lafargue, luzaz Reynolds eta Banesto ziklisten ekipoen egile nagusia izan zen, hedabide frantsesentzako itzultzailea, Delgadorena besteak beste eta Miguel Indurainen managerra zeinen lagun mina bilakatu zen. Gazte gazte zela Francis ziklista izan zen Miarritzeko taldean eta errugbia praktikatu zuen ere. Euskal Herriko txirrindularitzaren musdea eta horren enbaxadore ospetsua zen : 2018ko Tourraren 20. etapa, uztailak 28an bururatu Senperetik Ezpeletarakoa berari zor diogu. 31 kilometroko erloju kontrakoa alegia. Euskal txirrindularier hainbat eskukaldi emaile dugu bestalde ! Euskal Herria zordun zaio.
- Ximun Larre Mediabask deitu Iparraldeko talde multimedian (irratia, web eta paperezko astekaria) kazetaria dugu. Kiroletan oso aditua, Ximunek beste aunitz alorretako gaiei buruz idazten du ere non gaitz den berdin berdin. Ziklismoan arras engaiatua da bestalde Team Iparralde sustengatzen duelarik. Kirol egiteko manera garbi baten defendatzaile sutsua da.
- Arritxu Iribar Euskadi Irratian lan egiten du. Gipuzkoako txirrindularitzaren idazkaria da ere. Bi ardura hauen izenean mintzatu zaigu, Euskal Herriko ziklismoaz eta Gipuzkoako berezitasunaz ezen Espainia mailan, probintzia horrek baitu urtean lasterketa gehien antolatzen : 90 ospe handiko proba ! 2023ko tourra aipatzen digu ere bai, zeinentzako borondate on asko mobilizatu ziren, bolondres aunitz. Besta eder bat erabat kausitua. Adierazten dizkigu ere urtean zehar lasterketen antolatzeko Federakuntzak dauzkan zailtasunak. Laguntza gehiago eta txirrinduzaleek Tourra zela eta egin indarrak ezagutuak izan daitezen nahi luke. Hots traba guttiago hauek zerbait antolatzen dutelarik.
- Haimar Zubeldia, 16 Frantziako itzuliak egin zituen txapeldunak (zeintzuetan 10 lasterkari hoberen artean sailkatu zen) Euskaltel ta gero Trek-Segafredo ekipokidea izan zen. Gaur egun oraindik ere urtekal 20 000 kilometro egiten ditu. Etxeondo deitu Villabonan kokaturiko enpresako arduradun bat da. Paco Rodrigok sortu familia lantokia, zilkista amateur zein profesionalentzako izter galtza motz eta atorren egileen goren gradora igo da.
Geihaigo jakiteko :
« L'histoire du cyclisme en Pays basque nord » (Ipar Euskal Herriko ziklismoaren historia).Francis Lafargue eta Ximun Larre, hitzaurrea Christian Prudhomme, Frantziako itzuliaren zuzendaria. Elkar argitaletxea - Découverte (Aurkiberria deitu saila).