Txirrita

Logo de l'émission Txirrita

Voir ou revoir : Seaska, 50 ans !

Txirrita Seaska

La première ikastola fut créée en 1969.
Une poignée d'élèves fréquentait alors cette école immersive en basque.
50 ans plus tard, Seaska, fédération des ikastola,
scolarise 4000 jeunes de la maternelle à la terminale. 
Seaska (le berceau) est une pièce maîtresse du renouveau de l'euskara. 
 

Par Boutin Allande


Seaskak 50 urte ! 

1969an sortu zen lehen ikastola.
Ahurtara bat haur baizik ez zegoen orduan euskara hutsez
erakasten zen Arrangoitzeko eskolan.
Mende erdi batez, ikastolak indartu dira,
hortzez eta haginez, erakasle eta gurasoen nahikundeaz
eta hamaika borroka eramanda.
Ama ikastolak, gero kurtso elementario osoa,
kolegioak eta lizeoak sortu ziren.
Gaur egun begibistakoa dirudienak
sekulako ibilbideak ezkutatzen du.


Ikastola mode d'emploi. 
L'enseignement est dispensé en basque jusqu’au CP,
puis le français est introduit progressivement,
afin de parvenir  à un bilinguisme équilibré.
Ce qui semble aujourd’hui une évidence
(un système d’enseignement reconnu)
est en fait le fruit de nombreuses luttes et mobilisations
et de l’investissement d’un groupe de parents et enseignants.
Aujourd'hui Seaska ce sont :
37 écoles maternelles et élémentaires.
4 collèges de Larceveau à Ciboure,
en passant par Cambo et Bayonne,
(pour un maillage de tout le Pays basque)
et un lycée à Bayonne. 
 
Lycée Beñat Etxepare lizeoa / © Txirrita 2019
Lycée Beñat Etxepare lizeoa / © Txirrita 2019


Les invités. Gomitak. 

Hur Gorostiaga, directeur de Seaska.
L’ikastola de Cambo où nous débutons l'émission,
est symbolique à plus d’un titre :
premier collège, premier internat, premier lycée.
Hur en a été lui même élève. Il nous dit ce que représente l’ikastola
dont il est aujourd’hui directeur. 

A l’occasion du 50ème anniversaire de Seaska
ses anciens présidents ont été honorés.
Tous, grâce aussi à un collectif qui les a accompagnés,
ont apporté leur pierre à l’édifice,
avec leur personnalité et dans des contextes bien différents.
Passant de l’hostilité à une véritable reconnaissance.
Hur porte son regard sur Argitxu Noblia,
fondatrice de Seaska et Libe Goñi,
première andereño (enseignante).
de la première ikastola, celle d'Arcangues ! 

Seaska c'est toujours une capacité de mobilisation
pour un combat constant. Hur Gorostiaga. 
 

Hur Gorostiaga directeur de Seaska-ko zuzendaria / © Txirrita 2019
Hur Gorostiaga directeur de Seaska-ko zuzendaria / © Txirrita 2019


Hur Gorostiaga, Seaskako zuzendaria. 
Emankizuna grabatzen dugun Kanboko herria guztiz sinbolikoa da
ezen garaian han ireki baitziren lehen kolegioa,
lehen barnetegia, eta gero lehen lizeoa.
Egungo Seaskako zuzendaria
kolegioko lehen ikasleetariko bat izan zen
Zer zaio ikastola, zer nolako oroitzapenak dauzka ?


50. urteburuaren karietarat
Seaskako lehendakari guziak omendu dituzte.
Denek eta lan talde gero ta sendoagoeri esker
beren ekarpena izan dute, oso egoera ezberdinetan gainera.
Hur-en hitz bat Argitxu Noblia eta Libe Goñiri buruz.


Gaur egun noski, egoera erabat aldatu da Seaska dugu :
37 ama ikastola eta lehen mailakoa.
Lau kolegio zeintzuek Iparraldean sare sendoa osatzen duten.
Eta lizeo bat Baionan.

Seaskak mobilizazio gaitasuna daduka beti.
Eten gabeko borroken eramateko ! Hur Gorostiaga

 
Ana et Mikela à l'oral de Txirrita ! Ana eta Mikela Txirritaren ahozkoa pasatzen ! / © Txirrita 2019
Ana et Mikela à l'oral de Txirrita ! Ana eta Mikela Txirritaren ahozkoa pasatzen ! / © Txirrita 2019


Ana et Mikela du collège Xalbador à Cambo.
Xalbador kolegioko Ana eta Mikela.

Ces deux élèves de 6ème présentent les ikastola aux téléspectateurs
qui ne connaîtraient pas ces écoles.
Que représente la langue basque pour elles ?
Parle-t-on basque chez elles ? Leurs parents sont-ils bascophones
ou ont-elles appris l'euskara uniquement à l’école ?
Nos deux collègiennes partagent avec nous,
leur allant pour l'ikastola.

Ikastolak batere ezagutzen ez dituen jendeari zer diren
esplikatzen daukute 6.ko bi ikasleek.
Euskara zer zaien ? Euskara ba al dakite beren gurasoek ?
Familian norbaitek ote daki, ala arrunt eskolan ikasi dutea ?
Kolegioko bi gaztetxo hauek gogo onez
ikastolarekiko atxikimendua gurekin partikatzen dute.

 
Joana et Mikela préparant le brevet Txirrita ! Joana eta Mikela Txirritaren brebetaren ahozkoa lantzen ! / © Txirrita 2019
Joana et Mikela préparant le brevet Txirrita ! Joana eta Mikela Txirritaren brebetaren ahozkoa lantzen ! / © Txirrita 2019


Joana et Mikela élèves de 3ème à Xalbador.
Joana eta Mikela Xalbador 3.go ikasleak. 


Toutes deux passeront le brevet en juin 2020.
Souhaitent-elles le présenter en basque ? Pourquoi ?
(Car l'on se souvient qu'en juin 2019,
les collégiens n'ont pu comme par le passé,
composer en euskara l'épreuve de Sciences. 
Seaska avait alors mobilisé à Biarritz 5000 personnes
pour protester contre la non correction de l'épreuve,
et pour demander les postes d'enseignants
que les ikastola estiment devoir obtenir
pour maintenir leur offre d'enseignement).
Après ce sera le lycée. Quels sont leurs objectifs ? 


3.go bi ikasleek 2020an brebeta pasatuko dute.
Euskaraz egin nahi luketea ?
Ezen jaz konparazione, Zientzien euskaraz konposatzea
debekatua izan baitzuten ikasleek.
(Horren salatzeko bai eta ere
Seaskak behar dituen erakasleen postuen erdiesteko,
2019ko ekainean 5000 lagun
bildu zituen Miarritzeko karriketan).
Gero lizeorat iraganen dira gure gazteak.
Zer dira beren asmoak ?
Iban Tikoipe directeur du Lycée Etxepare-ko zuzendaria / © Txirrita 2019
Iban Tikoipe directeur du Lycée Etxepare-ko zuzendaria / © Txirrita 2019


Iban Tikoipe, directeur du Lycée Etxepare de Bayonne.
Baionako Etxepare lizeoko zuzendaria. 

Ce tout nouveau lycée Etxepare, 
est l’établissement que méritaient les élèves de Seaska.
Mais en plus de la structure, il y a aussi la pédagogie.
En quoi Seaska est-elle une école différente ?
A ses débuts les ikastola étaient adeptes de la méthode Freinet.
Est-ce toujours le cas ?
Parmi les nouveautés ou les dernières avancées, le lycée pro.
Pourquoi ce développement ?

-  Xalbador à Cambo, Larzabal à Ciboure,
   Erdozaintzi-Etxart à Larceveau,
   Etxepare à Bayonne,
   des écrivains, improvisateurs et poètes,
   pour nommer ces collèges et le lycée.
 

Et Estixu Roblès Arangiz, auteure interprète,
enfin une femme, pour le collège de Bayonne !
Iban Tikoipe 


Etxepare lizeoa, berri berria dugu.
Seaskako ikasleek merezi zuten azpiegitura.
Bainan egiturez gain,
zertan datza Seaskako bereiztasuna ? Pedagogian ?
Hastapenean behintzat Freinet metodoa erabiltzen zuten ikastolek.
Aintzindaria zen pedagogoaren bidetik segitzen ote dute ?
Eta berrikuntzen artean edo hobe erranda, aurrerapausuetan,
sail pro garatu dute.

-  Xalbador, Larzabal, Erdozaintzi Etxart,
   Etxepare kolegio eta lizeoaren izendatzeko.

Eta azkenez, emazte bat, eta ez nor nahi,
Estitxu Robles Arangiz 
Baionako kolegioak daukan izena !
Iban Tikoipe 

Julen et Jon, oral du bac Txirrita-ren baxoaren ahozkoa ! / © Txirrita 2019
Julen et Jon, oral du bac Txirrita-ren baxoaren ahozkoa ! / © Txirrita 2019


Julen Oillarburu et Jon Estrada
Lycéens en Terminale Pro
Terminala Proko ikasleak. 

Ils sont la première promo du lycée pro à être en terminale.
Pourquoi ce choix ?
Ils nous expliquent la formation spécifique au lycée
et l'importance des stages. 
Après le bac, que souhaitent-ils faire ? Quel est leur projet ?
Et quelle place peut avoir le basque dans leur vie professionnelle ? 

Lehenbiziko promoziokideak, Terminala prokoak ditugu.
Zergaitik Pro terminalaren hautua egin zuten ?
Erakaskuntza teorikoa eta lanaldien garrantzia aprendiz izanik
argitzen daukute.
Zer egiteko gura lukete baxoa sakelean ? Euskara zer dute ? 

 
Peio Jorajuria président de Seaska-ko burua / © Txirrita 2019
Peio Jorajuria président de Seaska-ko burua / © Txirrita 2019


Peio Jorajuria. Président de Seaska depuis la rentrée 2019. 
2019ko sartzean Seaskako presidenta.

Depuis cette prise de fonction, quels sont ses objectifs ?
Au sein de Seaska, depuis toujours,
le rôle des parents d’élèves a toujours été de premier ordre.
Chaque ikastola organise des actions
pour contribuer à son autofinancement :
fêtes, vides greniers, ou encore comme pour Etxepare,
une campagne de plantation de pommiers !   
Qu’en est- il aujourd’hui ? 

Contrairement aux débuts difficiles pour les ikastola
(souvent abritées dans des préfabriqués sommaires,
sans aucun soutien officiel),
aujourd’hui elles sont véritablement considérées
comme des partenaires éducatives.
A preuve, les écoles sont soutenues par les mairies
et l’agglomération Pays basque.
Les collèges par le Conseil départemental 64.
Les lycées par la région Nouvelle Aquitaine.
Est-ce le signe d'une reconnaissance du travail accompli ? 
Tout comme malgré nombre de batailles,
la signature d'une nouvelle convention avec l'Education nationale.

Tous les parents d'élèves de Seaska
ont fait et font encore des talo* 
pour les faire vivre
Peio Jorajuria
Seaska école de cuisine aussi !
(*galette de maïs). 

A Bayonne, le lycée Etxepare lizeoa Baionan / © Txirrita 2019
A Bayonne, le lycée Etxepare lizeoa Baionan / © Txirrita 2019


Zer dira bere erronkak ?
Hastapeneko garaietan ez bezela, eskerrak,
lizeoarentzako Akitania berriako kontseilua,
kolegioentzako Pirineo atlantikarretako departamendu kontseilua,
lehen mailako ikastolentzako herriko etxeak eta euskal elkargoa,
bide lagunak dute.  Eztabaidak izan arren Hezkunde nazionalarekin
hitzarmen berria izenpetu dute.
Hots, Seaska partaidetzat ezagutua dela seinale.

 

Seaskako gurasoek
taloak egin dituzte
eta oraindik ere egiten dituzte !
Peio Jorajuria
Seaska, sukaldaritza eskola ere bai ! 

 
L'école de bertso du collège Xalbador bertso gelan Txirrita kantari. / © Txirrita 2019
L'école de bertso du collège Xalbador bertso gelan Txirrita kantari. / © Txirrita 2019

Lutxo Alaman, Xumai Gorostiaga, Ttale Haritzgain,
Ania Bergara, Irati Arburua,
Santi Lascaray Lagan, 

élèves improvisateurs de poésies chantées. 
Bertsolari gai trebeak !! 
Aimar Karrika,
Enseignant de versification chantée improvisée. 
Bertso erakasle bikaina eta umoreduna.                       

La classe d’improvisation de versets chantés
du collège Xalbador, a travaillé pour le grillon (Txirrita)
des bertso qui vont clore l'émission du jour. 

Xalbador kolegioko bertso eskolak
Txirritarentzat espresuki landu bertsoak
eskaintzen dizkigu emankizunaren alaiki buka dezagun. 



Et puis Joana et Mikela ont trouvé qui était 

Txirrita nor zen atxeman dute Joanak eta Mikelak.
Emankizunaren maskota izanaz gain,
XX. mende hasierako bertsolari haundia zen.
Hitzen maisua izan zena gogoan izanik,
zuen euskarazko hitzorena horrela izendatu nuen.

 
La mobilisation de juin 2019 de Seaska-ko elgarretaratzea, 2019ko ekainean. / © Rémi Poissonnier 2019
La mobilisation de juin 2019 de Seaska-ko elgarretaratzea, 2019ko ekainean. / © Rémi Poissonnier 2019










.